Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Rock, Love, Truth'

$
0
0
Borja Gonzalez-Ayllon musikari valentziarra dago Bob Lazy ezizenaren atzean, eta Rock, Love, Truth izenburuko disko hau kolore anitzeko pop monumentua da, bai eta aurtengo sorpresa handienetarikoa ere. Paco Loco ezagunak ekoitzia, ehunka melodia itsaskor biltzen duen grabazio kaleidoskopioa da. Mediterraneoko artistak Lou Reed, David Bowie, Brian Wilson eta antzeko artista handien ondarea hartu eta giro beltzetan bustitzen du, soul, funk eta disco, sekulako ehundurak, giroak eta jakina, kantuak egiteko, bizipoza zabaltzeko ahalmen izugarria dutenak. Finean, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako soinu-izpi dirdiratsuekin ondutako aparteko artisau lana da, Kelley Stoltzek edo Mikal Croninek egingo luketen lez. Hello, Fantasy entzutea baino ez duzue.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik