Japoniako zinema independente berriari atzera begirakoa eskainiko dio Donostiako 63. Zinemaldiak; haren barruan, 35 pelikula emango dituzte. Zinemagile berrien lehen lanak ez ezik, ibilbide luzeagoa izanik ere industriatik kanpo sormenerako askatasun handiagoa bilatu nahi izan duten zuzendarien filmak ere erakutsiko dituzte Japoniako zinema independente berria 2000-2015 zikloan, irailaren 18tik 26ra bitarte.
Zirkuitu komertzialetatik kanpo mugitzen diren zinemagileen lanek erakutsi dute Japoniako zinemagintza independentearen fenomenoak baduela zer kontatua, eta horixe erakutsi nahi du Zinemaldiak aurten. Japoniako zinemagile aipagarrienetako batzuen lanen bitartez, «herrialde hartako zinematografiaren bizitasuna eta energia ezagutzeko aukera» izango dela adierazi dute jaialdikoek, ohar bidez. Azken 15 urteotan ondutako filmak emango dituzte zikloaren barruan.
Lan horien artean daude, besteak beste, Nobuhiro Suwaren H Story (2001), Kiyoshi Kurosawaren Bright Future / Akarui mirai (2003), Naomi Kawaseren Birth / Mother /Tarachime (2006), Kazuyoshi Kumakiriren Hole in the Sky / Sora no an (2001) eta Atsushi Funahashiren Cold Bloom / Sakura namiki no mankai no shita ni (2012). Zikloa osatzeko, Shozo Ichiyama ekoizle japoniarrak koordinatutako argitalpena kaleratuko du jaialdiak.