BERTSOLARITZA. 2018ko apirilean eta maiatzean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Atzo zabaldu zuten udaberriko fasean izena emateko epea, eta hilaren 14ra arte zabalduko dute. Udazkeneko fasea, berriz, urritik abendura arte egingo dute. Txapelketak 2016an eduki zuen egitura bera izango du.
↧