ZINEMA. Bihar hasi eta 2018ko ekainaren 20ra bitarte iraungo du Donostiako Tabakaleran egingo den Distopia eta zinea izenburuko zikloak, Nosferatu programazio barruan egiten denak. Planet of the Apes (1968) filmarekin hasi, eta 25 film proiektatuko dituzte, distopiei era desberdinetan heltzen dietenak guztiak ere.
↧