San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoak eta Donostiako Orfeoiak gaur 20:00etan kontzertua eskainiko dute Kursaal auditoriumean. Juri Temirkanovek zuzenduko du orkestra, Jose Antonio Sainz Alfarok korua eta Ekaterina Gubanova mezzosopranoa ariko da bakarlari lanetan. Sergei Prokofiev musikari errusiarra omenduz, haren bi obra interpretatuko dituzte: Romeo eta Julieta-ren 1. eta 2. suitak eta Alexander Nevski. Shakespearen amodio istorioekin kontrastea sortuko du Nevski printzearen inguruko obrak. Izan ere, haren inbaditzaileen kontrako borroka epikoa islatzen du soinu-bandak, eta «dramatismoz eta bortizkeriaz» beterik dago, antolatzaileen arabera.
Juri Temirkanov ibilbide arrakastatsuko zuzendaria da. 76 urte ditu, eta aktibo jarraitzen du oraindik. Batuta gabe zuzentzea da haren ezaugarri nagusietako bat. Azken urteak Errusiako orkestrarik zaharrenari estuki lotuta igaro ditu: 1967an egin zuen debuta San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoarekin, eta 1988. urteaz geroztik, haren zuzendari titularra da. Ez da Hamabostaldian parte hartzen duen lehenengo aldia; izan ere, 1993an eta 2012an ere aritu zen orkestra berarekin. Prokofiev konpositorearen pasarteak sarritan interpretatu izan ditu orkestrak, eta Donostian eskainiko duten bigarren emanaldian ere "atzo Kursaalean jo zuten" haren aldeko hautua egin du Temirkanovek.
Emanaldi bereziak
Urtero bezala, aurten ere Hondarribian kontzertuak eskainiko ditu Hamabostaldiak. Gaur Ars Atlanticaren emanaldia izango da Carlos V.a ostatuan, 20:00etan. Marta Infante mezzosopranoak eta Manuel Vilas harpa jotzaileak osatutako bikotea da, eta XVII. eta XVIII. mendeetako Portugalgo, Espainiako, Italiako eta Latinoamerikako egileen lanak interpretatuko dituzte.
Abuztuaren 21ean izango da bigarren emanaldi berezia. Andreas Prittwitz eta Lookingback Sextet taldeek eskainiko dute Hondarribiko Hiruzta txakolindegian, 20:00etan. Musika klasikoak, inprobisazioak eta jazzak upategian eskainiko duten afaria girotuko dute. Natura, gastronomia eta plazera uztartzea ditu xede.