«Amorrarazita» joan zen kartzelara Sustrai Colina, bertsotan gaizki ez zela ari jakin arren, ez zelako guztiz ondo sentitzen. «Ikusten nuen barrua ongi, baina berniz pixka bat falta zitzaiola nire lanari». Amaierako agurrean kantatu zuenez, konforme baina goia jo gabeko pertzepzioarekin amaitu zuen Igor Elortzak ere. Eta laburbildu ere hala egin daiteke saioa: oso maila onean aritu ziren bertsolariak, gutxitan behera eginez, baina erabat biribila izateko kolperen batzuk-edo falta izan zitzaizkion. Saioa irabazita, zuzenean sailkatu da Colina bigarren faserako (705,5), eta Amurrioko (Araba) finalaurrekoan kantatuko du. 980 pertsona bertaratu ziren Bastidako udal pilotalekura.
Bi puntu eta erdira geratu zen Elortza (703), eta gertu zuten Agin Laburu ere (690). Itxura batera, finalerako aukerak galdu gabe jarraitzen dute Jon Martinek (671) eta Jone Uriak ere (669). Puntutan beheraxeago geratu zen, berriz, Nahikari Gabilondo (600).
Gainerakoentzat ez bezala, atzokoa zen txapelketako lehen saioa Colinarentzat eta Elortzarentzat. Biak ala biak kartzelako ariketan nabarmendu ziren. «Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu», zuten gaia. Haurraren lehen urtebetetze meriendarako gonbidapenik jaso ez zuen banandutako aita baten azaletik kantatu zuen Colinak. Doinu berria estreinatu zuen, Joxe Mari Ostolazak Eltzegorren kopla batzuetan oinarrituta egindakoa. Estu hartu zituen errimak bigarrengoan: «Nahiz ta e'nukeen nahi zure/ atsaldea zapuztea/ nik ere ez al dut merezi/ globo batzuek puztea?/ Guraso dibortziatuon/ betiko buruhaustea/ ez al da minak gorde ta/ irrifarrak biluztea?/ Tokatzen zaigu rutina/ Berezko bati eustea/ eta elkarren aurrean/ muturrik ez itsustea/ nahiz ulertu nahi zendula/ ni bazter baten uztea/ haurrak ez al du merezi/ bere aita ikustea?».
Ne me quitte pas doinuan aritu zen Elortza, hura ere zortzi puntukoan. Kaleratu egin zutela kontatu zuen lehen bi bertsoetan, eta jaso ez zuen gonbidapena enpresaren ehungarren urteurren ekitaldirako zela. Honela amaitu zuen bertsoaldia: «Langabeziak bat ipintzen du/ ia hurkatzeko sokan/ nire halako zenbat familia/ utzi dituzten kolokan/ ta ez genuen ezertxo lortu/ nahiz eta egin borrokan/ egun honekin amets egin dut/ lotan zein esna askotan/ azkenerako nago ametsa/ egia bihurtzekotan/ ze aurpegiak izango diren/ gaurko ospakizun hortan/ mikroa hartu ta hau guztia/ kontatuko dut bertsotan».
Ariketa berrian, dotore
Kartzelara bitartean ere entzun ziren ale politak. Colinaren esanetan, ideia distiratsurik etortzen ez denean, buzoa jantzi eta lan egitea ere izaten da txapelketa, eta horretan asmatu zuten bertsolari guztiek. Hain zuzen, langile baten rolean tokatzea ere egokitu zitzaion urruñarrari. Zortziko txikiko ariketan, biltegi bateko langilea izan zen Gabilondorekin batera. Kamioiak kargatzen aritzen ziren, eta goiz hartan hamargarren aldiz esan zuen zarauztarrak kanpora zihoala zigarroa erretzera. «Agudo jarraitzeko/ lanari kolpeka/ zigarroak erdizka/ uzten ditut eta», esan zuen lehenean Gabilondok. «Zigarroa erdizka/ ta lana egin gabe», erantzun zion urruñarrak. Colinaren gorputzarekin lana ezin zela ondo egin esanez jarraitu zuen elkarrizketak, eta «baina ez ote gara/ gu bi zigarreta/ zu beti txinpartatsu/ ni beti erreta», kantatuz amaitu zuen atzoko irabazleak.
Ariketetan, alde bakarra dago final-laurdenetatik finalaurrekoetara: hamarreko txikiaren ordez, seiko motzean aritu behar izaten dute bertsolariek kartzelara joan aurretik. Gai hau zuten Uriak eta Laburuk. «Zaharren egoitza batean bizi zarete, eta maitemindu egin zarete. Orain arte, bakoitza bere gelan egon zarete, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dizu, Jone, Aginek». Elkarrizketa bete-betea osatu zuten. «Azkar bihotz eta buru/ ze beldur eta ze apuru/ baietza eman nahi dizut baina/ ez nago seguru», hasi zen bizkaitarra. «Ez zait iruitzen denborarik/ degunik galtzeko», hurrengoan Laburuk. «Ohartu zaitez halare/ esnatzean parez pare/ goizero ikusi beharko nauzu/ makillaje gabe». Ehun zimurretik 120ra ez zegoela halako alderik erantzun zion Astigarragakoak. Hilabeteak greban egin ostean, aste honetan lortu dute akordioa Bizkaiko zahar etxeetako langileek. Haiei egin zien erreferentzia Uriak hirugarren bertsoan: «Joan gaitezen eskatzera/ gure zaintzaileen artera/ eta onartzen ez badute guk/ eingo degu greba». «Zatoz eskaileran gora/ grebarekin egin proba/ prebentziorik handiña ere/ gutxi izango da», amaitu zuen bertsoaldia Laburuk.
Ariketa horretan bertan, Martinek eta Colinak egindakoa ere ederra izan zen. Erizainak ziren, eta aparteko orduak sartu behar izaten zituzten egunero. Martinek gehiago halakorik ez egiteko erabakia hartu zuen. «Ni ez naiz joango aparte/ azkena artatu arte/ hori gaixoek maitasunakin/ ordaintzen didate», bota zuen aurrena Colinak. Eta Martinen erantzuna: «Hor gabilza gelaz gela/ lan ordu estra itzela/ pazientzia infinitua/ bagenu bezela…/ Orain arteko epela/ bukatu da dena dela/ gaurtik aurrera gure zauriak/ ikus ditzatela». «Erizaintza ez da lanbide bat/ bokazio bat da» eta «gizarte honek jakin behar du/ zaintzailea zaintzen» izan ziren hurrengo bi bertsoen amaierak.
Hurrengoa Irunen
Lau saiok osatuko dute finalaurrekoen lehen itzulia. Asteazkenean bertan izango da hurrengoa, Irungo Arteleku kiroldegian (Gipuzkoa). Bertsolari hauek kantatuko dute: Maddalen Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Aitor Sarriegik, Unai Agirrek, Aimar Karrikak eta Alaia Martinek. Larunbatean, berriz, Maule-Lextarrera iritsiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo, Julio Soto eta Etxahun Lekue ariko dira.
Durangoko Landako gunean amaituko da lehen fasea, eta puntuaziorik baxuena duten sei bertsolariek ez dute aurrera egingo. Aurrera egiten dutenak, berriz, ez dira hutsetik hasiko. Lehen faseko eta bigarren faseko puntuak batuta erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatzen diren finalerako.