Ingalaterra erdiko Burton Upon Trent herrian sortu zen The Telescopes taldea, 1980ko hamarkadaren bigarren erdian. Hainbat gorabehara izan dituzte euren ibilbidean, baina, hala ere, talde estimatua da por-rock alternatiboaren munduan: dream popa, noisea eta psikodelia uztartu izan dituzte euren etapa desberdinetan. Ia errenkadan plazaratu zituzten lehen hiru diskoak: Taste (1989), Trademark of Quality (1990) eta The Telescopes (1992). Diskotik diskora urrats bat egin zuten kalitatean, gainera. Besteak beste, Spacemen 3, Primal Scream eta The Jesus And Mary Chain taldeekin jo zuten oholtzan. Ia hamarkada bateko geldialdiaren ostean, 2002an itzuli ziren, Third Wave lanarekin, eta, beste pare bat isiluneren ondotik, Hidden Fields (2015) lan ederra eta aurtengo As Light Return plazaratu dituzte. Azken hori aurkeztuko dute Donostiako Dabadaban.
↧