MUSEOAK. Bilboko Guggenheim museoa 20. urtemuga ospatzen ari da egunotan —1997ko urriaren 18an ireki zuten—, eta hori dela eta, bihar eta etzi museorako sarrera doakoa izango da. Besteak beste, Bill Violaren atzera begirako erakusketa eta Anni Albers ehun-artistaren mostra daude ikusgai orain Guggenheimen.
↧