Urteak bete, eta, halere, beti berri mantentzea da BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiaren erronka. Bihar hasiko da 19. ekitaldia, eta agertokietarako gaur egun egiten den sorkuntzaren abangoardiaren lagin bat biltzea izango du helburu. Euskal Herriko eta kanpoko hogei konpainiaren lanak programatu dituzte horretarako, eta Bilboko sei gunetan ikusi ahal izango dira, urriaren 29ra bitarte. Baietz dio horregatik Alicia Otxandategi jaialdiko programatzaileak: egonkortuz joan arren oraindik ere berria dela jaialdia. «Heldua, eta, era berean, gaztea».
Bertako eta nazioarteko konpainien arteko oreka nabarmendu dute antolatzaileek. Erdi eta erdi baitoa kasik programa. Nazioarteko gonbidatuen artean, esaterako, Vera Mantero portugaldarraren Los Serenos del Caldeira, ejercicios en atropología ficcional pieza nabarmendu dute, eta baita Poliana Limaren Hueco piezaren erabateko estreinaldia eta amaren islamiar otoitzetan oinarrituta Makika Djardi artistak prestatutako Sa priêre ikuskizuna ere. Horien parean, ordea, zerrenda osatzen dute jaialdian izango diren euskal sortzaileek ere: besteak beste, Olatz de Andres, Nuria Perez, Ana Capilla, Nerea Martinez, Larrua proiektua, Kanpai eta Peru Saban izango dira jaialdian. Gainera, erabateko sei estreinaldi eskainiko dituzte euskal konpainiek.
Agertokia zabaltzea da jaialdiaren asmoa. «Zirkuitu komertzialetan nekez ikusten diren lanak ekartzen ditugu», azaldu du Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak. Izan ere, Bilboko Udala da jaialdiaren antolatzailea. Eta pozik dira udal ordezkariak jaialdiak izandako garapenarekin. Alonso: «Sormen eszeniko berrien aldeko apustu arriskutsua egin, eta BAD sortu zuen udalak. Orain, erreferentzia eztabaidaezina da sortzaileentzat».
Fundicion, erdigune
Hiri osora hedatzen den jaialdi bat antolatzea ere bada udalaren asmoa, eta hamaika aretotan programatzen dituzte horregatik emanaldiak.
Fundicion aretoa izango da jaialdiaren gune nagusietariko bat. Bestela ere, dantza eta antzerki garaikidea programatzen du Deustuko erriberan dagoen areto horrek, eta jaialdian ere pisu berezia izaten du horregatik. Hala zehaztu dute antolatzaileek ere. Haien hitzetan, «eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak» dira han ikusiko direnak. Bihar estreinatuko da han, esaterako, hainbat diziplina uztartzen dituen La Buena Compañia talde kataluniarraren A placer pieza. Eta han ikusi ahalko dira, era berean, Poliana Limaren lana (27an) eta Malika Djardirena (28an), besteak beste.
Pabiloi 6, Campos antzokia, Sarean, Bilborock aretoa, BilboArte eta Anti liburudenda izango dira jaialdiko lanak erakutsiko dituzten beste aretoetariko batzuk.
Pabiloi 6 aretoan estreinatuko da, esaterako, Buñuel antzezlana, Ramon Bareak zuzendua. Urriaren 24an izango da hori, eta Luis Buñuel zinemagilearen eta Jean-Claude Carriere gidoilariaren arteko hartu-emana izango du inspirazio iturri. Jaialdiak ekoitzi du lana, Pabiloi 6 aretoarekin eta Amiescenicarekin batera.
Horrez gain, Vicente Arlandis sortzailearen Sumario 3/94 antzerki ikuskizunaren ekoizpena ere lagundu du jaialdiak, eta urriaren 22an aurkeztuko dute, Fundicion aretoan. 80 urtetik gorako auzokide bat hiltzea egotzita artistaren aitak jasotako 29 urteko kartzela zigorra du abiapuntu piezak, eta kasu haren inguruan sortutako galderak eta istorioak ditu oinarri piezak.
Inaugurazio festa izango da aurtengo berrikuntzetariko bat. Kontzertu batek jarriko du abian jaialdia, Bilboko Berreginen Museoan, gaur; jaialdia hasi aurreko egunean, alegia. Diziplina arteko kontzertua izango da, eta, beraz, musikaz gain, dantza, antzerkia eta performancea ere izango ditu emanaldiak. Ricky Hollywood, DJ Bilboloopers eta VJ Gheada izango dira oholtzara igoko diren artistetariko batzuk.
Euskal estreinaldiak
Euskal Herriko konpainien estreinaldiei dagokienez, Nuria Perezek Funtzak emanaldia estreinatuko du larunbat honetan, Fundicion aretoan. Emakume hiltzaile baten istorioa kontatzen du prestatu duen ikuskizunak, eta lau antzezle izango ditu oholtzan: Izaskun Lapaza, Itziar Itun?o, Elene Carreto, Sirah Badiola. Egun berean, Peru Saban sortzaileak, berriz, Juego Non Stop Jolasa izeneko adin guztietako jendearentzako hamabi orduko jolaserako proposamena eskainiko du Bilborocken.
Baserri aurkeztuko du Aritz Lopez eta Jordi Vilaseca dantzariek zuzendutako Larrua proiektuak. Urriaren 25ean izango dute emanaldia, Fundicionen. Tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak lausotzen dituen lan bat da, sortzaileen hitzetan, eta euskal mitologia izango du horretarako heldulekuetariko bat.
Hurrengo egunean estreinatuko du bakarkako bere lehen pieza Nerea Martinez dantzariak, areto berean: Biraka. Eta urriaren 26an bertan estreinatuko du bere lehen pieza propioa ere Natalia de Miguelek eta Jorge Jauregik osatutako Kanpairi konpainiak: White Lies. Haiek, ordea, Pabiloi 6 aretoan izango dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:
www.badbilbao.eus