Donostiako Zinemaldia pixkanaka ari da iragartzen 63. ekitaldian zein film erakutsiko dituen. Irailaren 26an jaialdia itxiko duen lanaren izena jakinarazi zuen herenegun, Rufus Norrisen London Road musikala. Eta irailaren 18an festibala zein pelikulak inauguratuko duen jakinarazi zuen atzo: Alejandro Amenabar zinemagilearen Regresión lan berria izango da Kursaalean pantailaratuko duten lehen lana. Ethan Hawkek eta Emma Watsonek jokatzen dituzte protagonisten rolak.
Lehen aldiz izango da zinemagile espainiar-txiletarra Donostiako jaialdian, eta bertan estreinatuko du lan berria —aretoetara urriaren 2an iritsiko da—. Lehiaz kanpo erakutsiko dute pelikula.
Seigarren film luzea du Regresión, eta, harekin, gehien landu izan duen generora itzuli da zuzendaria, thriller psikologikora —horren froga dira Tesis (1996), Abre los ojos (1997) eta Los otros (2001)—. Minnesotan (AEB) girotu du istorioa, 1990. urtean. Bruce Kenner detektibea (Ethan Hawke) Angelaren (Emma Watson) kasua ikertzen ari da. Haren aitari, John Grayri (David Dencik), aitortu ezin den krimen bat egin izana leporatzen dio gazteak. Grayk ez du ezer gogoratzen, eta ezustean bere krimena aitortzen duenean, psikologo bat (David Thewlis) hasiko da kasuan lanean, hari oroitzapenak berreskuratzen laguntzeko. Aurkitzen dutenak, ordea, konspirazio bat jarriko du agerian.
Kanadan eta ingelesez grabatu dute pelikula, eta, zuzendaritzaz gain, gidoigintzaz ere arduratu da Amenabar. Fernando Bovairak ekoitzi du lana, eta hainbat ekoizpen etxe elkarlanean aritu dira pelikularen produkzioan.
Donostiako Zinemaldian estreinatua izan ondoren, Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian, Italian, Txinan eta Hego Korean ere emango dute Alejandro Amenabarren Regresión.