Munstro txikiak bildumaren lehen alea da Hagintxoren tripako mina, eta sei pertsonaia nagusiz osatua dago: Hagintxo, Mamutxo, Frankitxo, Neskaotso, Sorgintxo eta andereño Herminia.
Formula aurrezarri bat errepikatzen duten bildumen moldea jarraitzeko asmoa duela ematen du: Abentura autokonklusiboak, estilo yankian ezarritako pertsonaiak, ekintzak eta egoerak... Ikusiko dugu hala den ondorengo aleetan.
Kontaketaren testuingurua Hotel Transylvania filmaren spin-off gisa har liteke, edo, gutxienez, bertako giroaren eta pertsonaien berrasmatze gisa.
Ez dira pertsonaiak deskribatzen, akzioa nagusitzen da luzatzen den hamar ataletan, baina egia da ere lekuak eta giroak deskribatzeko ageriko ahalegina dagoela, antzeko formatua erabiltzen duten obretan ohikoa dena baino gehiago. Ez zait iruditu, halere, kalterako izan denik, nahiz eta neure buruari galdetu diodan ez ote duen erritmoa apur bat moteltzen.
Emaitza duina iruditu zait, lau eskutara idatzita dagoen esperimentu ausarta, Agirre eta Mendiguren tandemarena, agian honen esperientziari eta haren freskotasunari esker...