Kartak mahai gainean daude: 662 puntu egiten dituenak aurrera egingo du besteei begira egon gabe ere; 640 puntu ez dira aski finalaurrekoetarako sailkatzeko; eta, puntu tarte horretan, ikusi egin behar gainerakoen puntuazioak. Sei txartel daude oraindik jokoan, zehazki, gaur kantatuko duten sei bertsolarien eta beste bosten artean banatzeko. Bost horien artean Miren Artetxe (661,5) dago ondoena kokatuta, eta haren atzetik Beñat Iguaran, Aimar Karrika, Odei Barroso eta Onintza Enbeita (640,5). Hau da, gaurko saioko guztiek aurrera egiten badute, Artetxe ere kanpoan geratuko da; bostek egiten badute, Iguarani eta atzeko guztiei amaituko zaie txapelketa; eta Enbeita sailkatzeko aukera bakarra da gaur saioko irabazlea bakarrik pasatzea.
Galbaheak zulo estuak ditu fase honetan: erdiak bakarrik igarotzen dira finalaurrekoetara. Bestela esanda, saio bakarrera mugatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia erdientzat. Saio bakarra dute, baina hilabeteetako lana, etxean nahiz bertso eskolan ordu asko sartu beharra. Presio hori dela medio, kanporaketek badute gorabeheratsuak izateko ospea. Halakoak izan dira aurreko aldietakoak, eta halaxe doaz aurtengoak ere: bertsoaldi ederrak bai, baina saio bete-beteak gutxi. «Azkenean, guztiok dugu dezenteko presioa: batzuek, pasatu beharra sentitzen dutelako, eta besteek, hor egotea merezi dutela erakutsi beharra dutelako», azaldu du Eneko Lazkozek.
Gaur kantatuko dutenetako bat da, eta, harekin batera, Xabat Galletebeitia, Maddalen Arzallus, Jon Maia, Beñat Lizaso eta Etxahun Lekue ariko dira. Ikusle moduan, Segurako saioan eta Leitzakoan izan da Lazkoz. «Segurakoan, gehienak sumatu nituen gorabeheratsu; Leitzakoan, aldiz, saio ona egin zuten guztiek». Galletebeitiak ere «erdi lotuta» ikusi ditu batzuk: «Txapelketa ona egingo zutela espero nuen, baina lekua ezin aurkituta bezala ikusi ditut, eta, haiek horrela ikusita, norberak ere sufritzen du. Beste batzuk, aldiz, lasai edo beste jarrera batekin atera dira, eta ondo atera zaie».
Tentsio horren bueltan, bada beste topiko bat ere: bertsolariek ez dutela arriskatzen kanporaketetan. «Horretaz ez da berba egiten, lehia delako txapelketa, eta gero gehienok lagunak garelako. Orduan, presioa kentzen saiatzen gara, baina ziur nago denok prestatzen dugula txapelketa, eta denok ditugula anbizioak, txikiagoak edo handiagoak».
Prestaketa «mentala»
Bertsolari izatea bertsotan ondo egitea bakarrik ez den bezala, txapelketarako entrenatzea ere ez da bertso eskolan elkartu eta beste bertsolariekin kantatzea bakarrik. Prestaketa orokorraren barnean prestaketa mentalak duen garrantziaz hitz egin du Lekeitiokoak. Haren esanetan, teknikoki entrenatzeaz gain —errimak, doinuak, erritmoak…—, «mentalki» ere egundoko prestaketa egiten dute bertsolariek. «Mentalki preparatzea esaten diot norbera txapelketan eta txapelketa norberak bere barruan kokatzeari: azken finean, bakoitzak zertarako erabili nahi duen txapelketa hau. Eta horrek eskatzen du azterketa bat egitea, helburu, anbizio, zalantza eta abarren digestio bat egitea».
Lurrikara batekin konparatu du txapelketa, barruko egitura guztiak dardarka jartzen dituen lurrikara batekin: «Eta lurrikara horretan, askotan, zalantzak, galderak, helburu berriak agertzen zaizkizu. Ez da askotan berba egiten txapelketaren prestaketari buruz, baina nik uste dut hori dela parterik inportanteena».
Lazkozentzat ere, txapelketako saioetan, bertsotan egiten jakitea bezain garrantzitsua da nork bere burua kontrolatzen jakitea. Batak bestea baldintzatzen baitu, eta, egoera ondo kudeatu ezean, zaila baita ondo jardutea. Ez zen sailkatu aurreko txapelketa nagusirako, eta «kolpe handia» izan zen etxarriarrarentzat. «Gero konturatu nintzen ez dela ezer gertatzen. Nafarroako azken txapelketak, berriz, beste gauza batzuei begira harrapatu ninduen: aita izan berri nintzen, eta oso lasai hartu nuen. Uste dut ikasi dudala: txapelketak garrantzia duen arren, daukan baino gehiago ez zaio eman behar».
Hain zuzen, aurtengo udaberrian izan zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta finalean aritu zen Lazkoz. 1.400 bertsozale elkartu ziren Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Iaz izan zen Bizkaiko azken txapelketa, eta finalean izan zen Galletebeitia ere. 4.150 lagun joan ziren Bilbo Arenara. Finalista izateaz gain, buruz burukorako sailkatu ziren bata zein bestea, eta ondo eutsi zioten egoerari.
Neurri batean, harrigarria ere bada Euskal Herrikoak hainbesteko errespetua eragitea bertsolariei, are gehiago plaza handietan lehendik ere aritutakoak baldin badira. «Nafarroakoa, ordea, oso txapelketa familiarra da; nik, behintzat, hala bizi dut. Finalak bai, izaten du oihartzuna; finaleko buruz burukoak, zehatzago esanda. Euskal Herrikoan, joaten den jende kopuruaz gain, gauza asko dira desberdinak: publiko mota, prentsak egiten dion jarraipena, eta horrek guztiak karga hartzen du». Lazkoz bezala, Galletebeitia ere aurrez txapelketa nagusian parte hartu gabekoa da. «Seguru Bizkaikoarekin badituela antzekotasunak, baina nahi dut distantzia bat mantendu, esateko: 'Eguna iristen denean ikusiko dugu nolakoa den'. Kuriositate horrek ere ematen du kantatzeko gogoa».
Plazak ez du aitzakiarik izango gaur. Ikusmin handia dago, eta horren adibide da astearterako bukatu zirela sarrerak. 1.200 lagun inguru elkartuko dira Beotibar pilotalekuan —16:00etan irekiko dituzte ateak, baina leihatila ez dute zabalduko—. Azken urteetan, Tolosan egindako txapelketako saioak Usabal kiroldegian izan dira, baina berriro ere herri erdigunera ekartzea erabaki du Bertsozale Elkarteak. Berez da erakargarria saioa, kantatzen duten bertsolariengatik, eta kanporaketa faseko azkena izateak are erakargarriago bihurtzen du.
Puntuen langa non dagoen jakiteak ez dakarki aparteko abantailarik bertsolarientzat, puntu horiek egitea izaten delako kontua. Alabaina, eskertzen dute lur hartzeko denbora gehiago izatea. «Nik, behintzat, nahiko aparte ikusten nuen txapelketa, eta bi saio horiek entzutea ondo etorrri zait», dio Lazkozek. Era berean, aukera izan dute gaiak eta puntuak zein estilotakoak diren ikusteko, jendeak zer estimatzen duen begiratzeko, zein gai den zukua ateratzeko zaila aztertzeko, eta abar. «Saioari aurre egiteko momentuan, badu eragina, nire ustez, azkenengo saioa izateak, nahiz eta gero bakoitzak egiten dituen ideiak traidoreak izan daitezkeen». Hala ere, azkenengo saioa egokitu izanak batez ere hasierako ideia indartzeko balio izan diola kontatu du Galletebeitiak: «Nik nire eskuetan dagoena egin behar dut, ahalik eta puntu gehien atera; besterik ezin dut egin».
Aurreko Bertsolari Txapelketa Nagusian, adibidez, Oionen izan zen azken kanporaketa, eta saioko irabazlea bakarrik pasatu zen: Etxahun Lekue, zeinak gaur ere kantatuko duen. Larrabetzuarrak, Bizkaiko finala irabazi ostean BERRIAri eskainitako elkarrizketan, kontatu zuen bere antza hartzen ziola Galletebeitiari, besteak beste ez delako bertsolari «oso esplosibo edo mediatikoa». Eskolartekoetan ere ez ziren bereziki nabarmendu ez bata eta ez bestea, baina afizioari eutsi eta jarraitu egin dute bertsotan. «Arrazoia du: ez gara hain espresiboak, eta gauzak lasaitasunez eta tentuz hartzen saiatzen gara». Azkenean, hori ere bada «truko bat» txapelketari aurre egiteko eta nork bere burua lasaitzeko. «Neuri ondo hauxe ateratzen zait: neure buruarekin zintzoa izatea eta gauzak erlatibizatzea, eta, funtzionatzen didan bitartean, horri eutsiko diot».
Akaso, badago ezaugarri horiek aplikatzea Lazkoz eta Lizasori ere. Maia eta Arzallus, berriz, gaztetatik nabarmendu izan dira, baina izan dituzte gorabeherak txapelketa nagusian, eta gogo bereziz hartuko dute parte aurten. Arratsaldean zehaztuko dira finalaurrekoak. Lazkozek, txantxetan, esaten du ez dela hain zaila pasatzea, bi aukerek probabilitate bera dutela. Ez pasatzeko aukera hor dagoela ere badaki. «Bertsolaritza ez da txapelketara mugatzen. Nik ez ditut plaza asko egiten, eta txapelketa honek ez dizkit asko aldatuko gauzak». Lagunartean gustura aritzen da bertso eskolan, eta, saioren baterako deitzen diotenean, pozik joaten da. «Bizitzaz gozatzeko beste modu bat bertsoa niretzat».