Bitxiak dira Donostiako Zinemaldian zenbaitetan gertatzen diren gurutzaketak eta kasualitateak. 2007ko ekitaldian, 55. Zinemaldian, bere obraren parte handi bat zoriaren ideiaren gainean eraiki duen idazle bat (Paul Auster) izan zen epaimahaiaren burua, eta Urrezko Maskorra, berriz, Wayne Wangek irabazi zuen A Thousand Years of Good Prayers filmarekin. 13 urte lehenago elkarrekin lan egindakoak ziren Auster eta Wang, Smoke eta haren jarraipen Blue in The Face filmetan, baina,Donostian beren bideak gurutzatu zirenerako, garai bateko adiskidetasunaren arrastorik ez zen. Paul Auster: «Ez dut berarekin berriro lan egiteko asmorik». Wayne Wang: Topo eginez gero, ez dut uste elkarri hitz egingo diogunik». Hitz egin edo ez, Austerrek berak eman zion Urrezko Maskorra zinemagileari amaiera galan. Irribarretsu biak.
Ez zen film hark jasoko zuen sari bakarra, Henry O-k Gizonezko aktore onenaren saria eskuratu baitzuen. Emakumezko aktore onenarena, berriz, Blanca Portillo espainiarrarentzat izan zen Siete mesas de billar francés (Gracia Querejeta) filmean egindako lanagatik.
Zuzendari onenaren saria Nick Broomfieldentzat izan zen Batthle for Haditha filmagatik, eta Epaimahaiaren Sari Berezia Buda az sharm foru rikht, Hana Makhmalbafen pelikularentzat.
Bitxiak dira Zinemaldiaren bideak, eta urte hartan Querejetaren filmak, aktore onenaren saria ez ezik, gidoi onenarena ere jaso zuen —ex aequo John Saylesen Honeydripper-ekin—, nahiz eta ez zen, oro har, kritikaren gustuko filma izan lan espainiarra.
Aitzitik, izan ziren orain dela hamar urte harrera kritiko ona izan, baina esku hutsik atera ziren filmak ere. Nabarmenena, agian, David Cronenbergen Eastern Promises —inaugurazio egunean eman zuten—, gerora inportantea bilakatu baita filma zuzendari kanadarraren ibilbidean. Iciar Bollainen Mataharis filmari ere harrera ona egin zion kritikaren parte batek, baina saririk gabe amaitu zuen zinemaldia.
Horietaz guztietaz gain, honako film hauek eman zituzten Sail Ofizialeko lehiaketan: Daisy Diamond (Simon Staho), La Maison (Manuel Poirier), Emotional Arithmetic (Paolo Barzman), Encarnación (Anahi Berneri), Ceot oi kap gei (Pang Ho-Cheung), Matar a todos (Esteban Schroeder), Goong nyeo (Meejeung Kim) eta Padre nuestro (Christopher Zalla).
Epaimahaia, Austerrekin batera, Pernilla Augustek, Nicoletta Braschik, Bahman Ghobadik, Eduardo Noriegak, Susu Pecorarok eta Peter Webberrek osatu zuten.
Gainera, Paul Auster Donostian izanik, hark orain arte zuzendutako azkeneko filma eman zuten zinemaldian: The Inner Life of Martin Frost. Eta zinemaz kanpoko bisitari ospetsu bat ere izan zen bertan, Lou Reed. New Yorkeko kantaria Julian Schnabel lagunarekin etorri zen Donostiara, Berlin filma aurkeztera.
2007an Liv Ullman aktore suediarrak eta Richard Gere estatubatuarrak jaso zuten Donostia saria.