Tennessee Williamsen lanen mailako drama bat zuzendu nahi izan zuen Tommy Wiseauk. The Room estreinatu zuenean, baina, publikoa barrez lehertu zen. Porrotera kondenatuta zirudien lanak arrakasta lortu zuen, hala ere; hain zen txarra, kultuzko bilakatu zen azkenerako. Eta paradoxa horrekin egin du jolas James Franco zuzendari eta aktoreak The Disaster Artist filmean. The Room-en sortze prozesua kontatu du bere lanean, umorez baina parodiatik aldenduz aldi berean, eta harrera beroa egin zion atzo eguerdian Kursaalean bildutako publikoak. Gogoz egin zuen barre jendeak emanaldian, eta behin bakarrik ez, bitan entzun ziren txaloak amaieran.
Lana zuzentzeaz gain, Francok berak jokatu du Tommy Wiseau protagonistaren rola, eta Wiseauren lagun Greg Sesterorena, berriz, Francoren anaia Davek antzeztu du. Zinemaren mundutik arbuioa besterik jasotzen ez dutenez, beren film propioa egitea erabakiko dute bi protagonistek, Wiseauren gidaritzapean. Porrot baten arrakastaren istorioa da, azken batean, The Room-ena, inoizko pelikula txarrenen zerrendan sartu bazuten ere, gauerdiko emanaldietan AEBetako aretoak bete baititu hamarkada batez. Eta hori da filmeko gai nagusietako bat, zuzendariak azaldu zuenez. «Lan txar asko daude zinemaren historian, baina The Room ikusten jarraitzen du jendeak».
Ezezkoak bata bestearen ondotik jaso ostean, Wiseauk oso serio hartu zuen film on bat egiteko asmoa. Eta, horren azpian, unibertsala den zerbait ikusi zuen Francok, edozeinek duelako bete nahi duen amets bat. «Jende asko saiatu da Hollywooden bide bat egiten, beraz, edonork egin dezake bat haren borrokarekin». Aktore izateko berak ere ahalegin handia egin behar izan zuela azaldu zuen, eta filma ametsak betetzearen alde borrokatzearen ingurukoa ere badela. «Alde horretatik, modu bitxi batean bada ere, lan oso pertsonala da hau, eta uste dut aktore askok ikusiko dutela beren burua islatuta».
Filma ikusi aurretik, haren making of-ari buruz Sesterok idatzitako liburua irakurri zuen Francok. Gauerdiko emanaldi horietako batean egon zen geroago, eta esperientzia «ikaragarria» iruditu zitzaion. «Orduan hartu nuen filma egiteko erabakia». Egile eskubideak lortzeko, Sestero nahiz Wiseaurekin harremanetan jarri zen. «Greg oso interesatuta zegoen proiektuan. Liburuan, baina, argi ikusi nuen Wiseauk oso izaera berezia zuela, eta oso zuhur aritu nintzen harekin». Bien arteko solasaldi bitxi batzuk azaldu zituen Francok —«James Dean dela uste du!», esan zuen, barrez—, eta hura ulertu eta pertsonaia prestatzeko, batez ere liburuan zentratzea erabaki zuela. Azken emaitzarekin, bere erara, nahiko ados agertu omen da Wiseau.
Parodiarik ez
Aurrekontu handia izan zuen The Room-ek, Wiseauk bere poltsikotik jarria. Gidoi eskas bat, interpretazio tamalgarriak eta nahigabeko tonu komiko bat dira, halere, emaitza. Eta horiek denak irudikatzeko —Wiseauren filmeko eszena batzuk zehatz berregin dituzte—, beste edozein lanetan bezain gogor aritu behar izan direla azaldu zuen Francok. «Ahalegin handia egin behar izan zuen taldeak argiztapen txarra sortzeko, berdin dekoratuak sortzeko... zehaztasun osoz aritu ziren denak».
Edonola, ez duela Wiseauren ez The Room-en gaineko parodiarik egin nahi izan nabarmendu zuen. «Filmaren tonua zaila da. Ez nuen parodia bat egin nahi, ez eta film hartaz barre egin ere». Horretan ez erortzeko gakoa pertsonaiak ulertzea izan dela gehitu zuen. «Gauzak modu zoro batean egin arren, gu bezalakoak dira».