Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Bizitzak aurrera darrai

$
0
0

'Saura(s)



Zuzendaria: Felix Viscarret. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 95 minutu.

Saura beraren ustez, fikziozko filma da Saura(s). Hala bada, oso pertsonaia erakargarria sortu dute. Haren zazpi seme-alaben bidez saiatzen da Felix Viscarret zuzendaria Saura «maisuaren» erretratu bat filmatzen. Haien arteko elkarrizketak aitzakiatzat hartuz, Sauraren ibilbide profesional eta pertsonalean sakontzen saiatzen da. Interesgarriena, ordea, ez da Viscarretek taktika horrekin lortzen duena, saiakera bera baizik.

Carlos Saurari ez zaio haren sentimenduez hitz egitea gustatzen. Ezta haren iraganeko filmez ere. Ez du bizi izan duenaz hausnartu nahi. «La vida sigue» (Bizitzak darrai) dio. Etorkizunera begiratzeak erakartzen du Saura; datozen proiektuetara. Viscarretek, baina, filmen atzean dagoen zuzendaria ezagutu nahi du, eta hori lortzeko bide bakarra iraganera jotzea dela deritzo. Umorez beteriko hartu-eman bat hasiko da orduan, bi zuzendarien arteko burugogortasunaren lehia. Saurak hasieratik hautsiko du laugarren pareta, kamera atzean dagoen Viscarreti (gehienetan kexatzeko) zuzenduz. Horrela, filmeko pertsonaia bat gehiago bihurtuko da, berezitasun polit bat gehituz.

Argi dago Saura Saura izango ez balitz, filmak ez lukeela duen xarma edukiko. Umore handiko gizona da, eta zuzendu dituen 40tik gora filmez gain, argazkilaritza eta margotzea dira haren pasioak. 85 urte, lau ezkontza eta zazpi seme-alaba ditu. Badu zer kontatu. Filma amaitutakoan gizon hura entzuten orduak igaroko zenituzkeela ohartzen zara. Bere karismak harrapatzen zaituen gizon horietako bat baita Saura. Eta Viscarretek hori islatzen jakin du. Beharbada ez du Sauraren sentimendu eta beldurrei buruz nahi bezainbeste informazio jaso, baina zentzu batean hori haren izaera traizionatzea izango litzake. Aldiz, miresten duen gizon bati buruzko erretratu berezi bat sortu du. Ez da lan makala.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik