Goizeko hamarretan abiatuko da Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldia, Wim Wendersen Submergence lanaren lehen emanaldiarekin. Segidan etorriko dira, bata bestearen ondotik, jaialdia osatuko duten 213 pelikulen 672 emanaldiak. Wenders bera eta Alicia Vikander filmeko protagonista hirian dira dagoeneko.
Jaialdiko protagonistak eta inguruan bilduko diren kritikari, epaimahaikide eta zinemazaleak Donostia hartzen hasiak baitira jada. Besteak beste, atzo iritsi ziren Urrezko Maskorraren epaimahaia osatuko duten kideak: John Malkovich aktore, ekoizle eta zuzendari estatubatuarra, Paula Vaccaro ekoizle argentinarra,William Oldroyd zuzendari britainiarra eta Dolores Fonzi eta Emma Suarez aktoreak.
Iluntzeko bederatzietan egingo duten inaugurazio galan, Fipresci sariaren banaketa izango da une gorenetako bat: Aki Kaurismaki zuzendari finlandiarrak jasoko du, The Other Side of Hope lanarengatik —Prentsa Zinematrografikoaren Nazioarteko Federazioek ematen du saria—. Leticia Dolerak eta Anne Igartiburuk aurkeztuko dute ekitaldia.