Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Afinazio galduaren bila

$
0
0

Nordic Voices

Lekua: Santa Teresa komentua. Eguna: Abuztuak 7.

Behin musikari handi batek honako hau aitortu zidan: «Musikan afinazioa negozia ezin daitekeen atala da. Interpretazioaren mila alderdi eztabaida genezake, estiloa, ñabardurarik txikienetik ikuspegi irrazionalera, baina musikan orok afinatuta egon behar du, nahitaez; ezin horretan zalantza izpirik eduki». Donostiako Hamabostaldiko aurtengo Antzinako Musika zikloa ixteko ardura zuen ahots talde norvegiarrak ez zuen esandako ezaugarria bete, musikaren egiatik urrun egon baitzen afinazio kontuetan. Duela hamasei urte Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan bi lehenengo sari irabazi zuten seikote berbera da gaur egun, erronka horrek dakarren alderdi positibo eta negatiboekin. Urte pila pasatu ondoren, ahots taldea fidagarritasun aipagarrian elkartuta dago, hain zaila den bakarka zein taldekako konpromiso txalogarri bati esker. Hala eta guztiz ere, ahotsetan freskotasunak beherantz jo du, eta bi sopranoen arteko bai adin ezberdintasuna bai abeslari bakoitzaren indar jarioa zeharo kontrajarriak dira.

Tomas Luis de Victoriaren zenbait obra Francisco Guerrero, Henry Purcell eta Carlo Gesualdoren beste musika batzuekin tartekatu zituzten. Emanaldiaren hasieran poztasun bidean ekin zuten ahotsen arteko elkar entzuna, baritonoa eta kontraltoa lotura politean eta bi sopranoak galde-erantzunen joko solasaldian. Hori bai, tenorraren eta baxuaren ahotsak irekiak izan ziren kontzertu osoan XVI. eta XVII. mendeko obra puska horiek interpretatzeko. Seikotetik bigarren sopranoa genuen Ingrid Hanken, eta txalotu beharra dago, betiere afinazioari eusten, pianissimi-etan arrisku handiak hartuz eta taldearen tentsio puntua zorroztasunez mantenduz.

Musika interpretazioan garaiko praktika irizpideak era bertikalean gauzatu zituen talde norvegiarrak, une oro sortzen ari zen akorde bakoitzari arreta gehiegi emanez, horizontalki igarotzen ari zen musika ederrari erreparorik eman gabe. Zuzenbide argi baten falta sumatu nuen, istant bakoitzean nondik norako garden bat, seikotea geldiegi finkatuko ez zuten horietako bat. Nordic Voices taldetik bigarren soprano baten ahots preziatu bat soilik onuragarri ikustea baliabide urriegia da Musika Hamabostaldi bateko Antzinako Musika zikloan parte hartzeko.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik