«Aurretik egindakoarekin apurtu eta argira joango bagina bezala da». Ideia horrekin bat egiten du Fiachras musika taldeak kaleratu berri duen Amnesia eta argia diskoak (Mauka). Aitor Aldanondo taldekidearen arabera, aspertu egiten direnez, beti dabiltza aurretik egin dutenari ihesi. «Hasieran estilo bat genuen, gero folk egiten hasi ginen, eta horrekin ere aspertu gara, eta indar gehiago eman nahi izan diogu azken diskoari».
2008an sortu zen Fiachras. Artola (ahotsa), Jesuli (bateria), Aperri (baxua), Txus (gitarra eta ahotsa) eta Aldanondo (gitarra eta ahotsa) dira taldekideak. Azken proiektuaren aurretik, bi disko kaleratuak ditu taldeak: Fiachras (2009, Bonberenea Ekintzak) eta Hiltzera goaz (2012, Bonberenea Ekintzak). 2013an, Sumision City Blues taldearekin elkarlanean egin zuten beste bat, Bonberenea Ekintzen laguntzarekin hura ere.
Joan den maiatzaren amaieran kaleratu zuten Amnesia eta argia. Soinu gordinagoaren alde egin dute oraingoan, eta, horretarako, gitarrari nagusitasuna ematea erabaki dute. Aldanondok Fiachrasen musika estilo batekin etiketatzea atsegin ez badu ere, uste du azken lana aurrekoak baino rockeroagoa dela. «Folk amerikarraren eta westernaren ukitu batzuk ere baditu», gaineratu du.
Aurreko bi diskoak Bonberenearekin atera zituzten, eta azkena beste modu batera egitea erabaki dute. «Maukakoak lagunak ditugu, eta haien laguntzarekin egin dugu». Gehienbat, laguntza logistikoa izan da haiek eskainitakoa: kopiak non egin, kontzertuak nola antolatu, eta horrelako kontuak. Baina, ekonomikoki, Fiachrasek finantzatu du lana osorik. «Guk egin dugu dena, autoekoizpena da. Maukako Igortzek asko lagundu digu oro har, baina ez ekonomikoki; eta besteren batek ere bota digu esku bat diseinuarekin».
Dena den, Aldanondoren iritziz, Bonberenearekin edo Maukarekin grabatzea ez da izan soinu aldaketaren eragile nagusia. «Diskoa desberdina da, beste pertsona batekin grabatu dugulako». Aurreko lanak Karlos Osinagarekin grabatu zituzten, eta Amnesia eta argia Fredi Pelaezekin grabatu dute, Pottoko estudioan. «Ezberdintasuna hor dago batez ere. Estudioa aldatzean, teknika eta ideia ere aldatzen dira. Horrek ekarri du soinu aldaketa. Esperientzia aldaketa izan da, finean».
Abestietako hitzak Artola abeslariak sortu ditu, gehienbat liburuetan oinarrituta: literaturako pertsonaiak edota galtzaileen istorioak islatu ditu. Aldanondok argi du, ordea, ez dutela ezer aldarrikatu nahi: «Euskal Herrian, jende asko dago mezuak transmititzen dituena, eta gu oso nazkatuta gaude horrekin». Horren ordez, estetikari eman diote lehentasuna: «Hitzak eta letrak koadro bat margotuko bagenu bezala egiten ditugu. Zerbait polita egiten saiatu, eta kito». Halere, badago abestietako hitzak korapilatzen dituen hari bat: «Argia; positibotasuna».
Jardunaz ikasiz
Gustatzen zaielako dihardute musikan, eta, Aldanondoren arabera, «egoa pixka bat betetzeko eta horrelako gauzak ere bai». Umorea galdu gabe, emaitzarekin pozik gelditu direla azaldu du. Teknikoki «oso mugatuak» diren arren, uste du esperientziak eskarmentua dakarrela. «Beti ikasten da zerbait. Zer ez duzun egin nahi bai behintzat». Kritiko ageri da Euskal Herriko musika merkatuarekin: «Euskal Herrian, Durangoko Azokarako ateratzen dituzte disko denak. Bestela, urte osoan dena geldirik egoten da. Gure helburua zen lana hortik kanpo kaleratzea. Azokak itzala egiten die hain ezagunak ez diren taldeei».
Fiachrasen musika ahalik eta jende gehienak entzun dezan, denbora dutenean Interneten jarriko dute diskoa dohainik. Oraingoz, biniloak iristeko zain daude, eta uda ostean hasiko dira kontzertuekin. Amnesia tartean, ordea, ezin epe luzera ezer argitu: «Ez dakit hurrengo diskoan zer egingo dugun... Agian, guztiz kontrako zerbait».