Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Aurkikuntza garrantzitsu eta ezohikoa egin dute Aitzbitarte IV kobazuloan

$
0
0

Apirilaren 6an, Javier Busselo eta Sergio Laburu Felix Ugarte espeleologia elkarteko kideak Aitzbitarte IV kobazulora joan ziren erdiko zatian dauden zenbait tximinia bertikal aztertzera. Hamar metro inguruko tarte bat igo zuten, eta, ondoren, zortzi metro inguruko bi tutu erdibertikaletan zehar jarraitu zuten, Y formadun espazio batera iritsi arte. Espazioaren alboko adarretan Paleolitoko hainbat grabatu daude. Grabatuak paleolitikoak direla badakite, zimurrek duten patinarengatik eta sektoreko hormak eta zoruak ukitu gabe daudelako.

Diego Garate adituak gaur azaldu duenez, uste dute gutxienez hamabost animalia irudi (bisonteak eta zaldiak) eta bi bulba daudela. Denak ezohiko kontserbazio egoeran daude. Gainera, haietako batzuek badute berezitasun nabarmen bat: buztinaren gainean zuzenean egindakoak dira, eta halakorik ez da inoiz agertu kantauri itsasaldean. Silexez egindako beran batekin zizelkatutako bisonte bat eta oraindik zehaztu gabeko beste animalia bat daude kobazuloko ezker sektorean. Eskuak erabili zituzten bolumena emateko; eta erliebezko planoak, gorputz adarren perspektiba nabarmentzeko. "Bisontea gutxitan ikusten den maisutanez eginda dago". Bideoa: Bisontea.

[youtube]https://youtu.be/chrhiszfH2I[/youtube]

Alboko panel batean metro bateko bulba bat dago, eta, ondoan, beste txikiago bat. Aurkako horman neurri handiko zaldi bat dago (metro eta erdi), eta interpretatu gabeko hainbat lerro eta buztin erauzketa. Zoruko erlaitzak oso-osorik daude.

Eskuin sektorean, berriz, buztin erlaitz baten gainean ukitu gabe dagoen katazulo bat dago. Zorua ez hondatzeko, ez dute katazuloa aztertu. Bertan, urrunera, bisonte baten irudia ikus daiteke, beste irudi bat sabaian, eta, bien artean, buztinez egindako eta zangoak tolestuta dauzkan bisonte bat.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik