Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Kanpoan, non eta barruan

$
0
0
«Enpatia kulturala». Hala jaso du Okendo kutur etxean (Donostia) zabaldu duten in&at erakusketaren mezua Eneko Lusarrek, Inesferako kideak eta komisarioetako batek. Sei argazkilariren lana jaso dute erakusketan: Ditte Haarlov (Kopenhage, Danimarka, 1977), Thanos Savvidis (Pafos, Zipre, 1972), Andrea Lea (Fredrikstad, Norvegia, 1990), Oihana Marco (Donostia, 1977), Maite Basterra (Donostia, 1980) eta Vicky Mendiz (Zaragoza, Espainia, 1978).

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzatik datorren proiektua da. Aurten, Aarhus (Danimarka) eta Pafos (Zipre) izango dira Europako kultur hiriburu, eta Hull, Erresuma Batua barruko kultur hiriburu. Lau hiriak, nolabait, alderatzea du helburu erakusketak. Hortik «enpatia kulturalarena».

Bi asteko egonaldi trukeak egin dituzte sei argazkilariek, eta horren emaitza da erakusketa. Haarlov, Savvidis eta Lea Euskal Herrian egon ziren iazko abuztuan, bertako argazkilariak «anfitrioi lanetan» izanda. Trukearen bigarren zatian, Mendiz Aarhusera joan zen irailean, Marco Hullera urrian eta Basterra Pafosera 2017 hasieran. Izenburuak berak —in&at (kanpoan eta barruan) — jaso du ideia: nola ikusi duen artista bakoitzak kanpoko hiria barrutik.

Sei begirada

Sei argazkilariek, hiri egokituaren eta tokiko jendearen istorioak jaso dituzte argazkietan, bakoitzak bere begiradatik. Hala, bakoitzarentzat, txoko propioa gertatu dute erakusketan. Argazkien aldamenean, artista bera agertzen den ikus-entzunezkoa jarri dute, bere ahotik azal dezan zein izan den egin duen lana. «Aukera eman diegu artistei euren lana azaltzeko, oso ohikoa ez dena. Era horretan ere, erakusketara datorrenak argazkiak artisten ikuspuntutik ulertzeko aukera izango du, eta, gero, bere interpretazioa berregiteko», azaldu du Lusarrek.

Argazkilari bakoitzaren guneaz gain, instalazio bat jarri dute hiru botoirekin Aarhusen, Hull eta Pafos izenekin , zeinetan sakatuz gero, Donostiako irudiak beste hiriburuetako irudi «paraleloekin» tartekatzen diren.

Argazkilarien profil eta ibilbideari dagokionez, denetarik dagoela azaldu dute antolatzaileek. «Ezagunena edo nazioartean sarituena» Ditte Haarlov dela aipatu dute; danimarkarra jaiotzez, bost urterekin Mozambikera joan zen Haarlov, eta argazkilaria izateaz gain, dokumentalista gisa egin du lan dezente.

Haarlov Erresuma Batuak hautatu zuen proiekturako, eta alderantziz, Danimarkak aukeratu zuen Lea, norvegiarra jaiotzez baina Erresuma Batuan bizi dena. Ziprek berak hautatu zuen Savvidis egitasmorako, eta Donostia 2016k Mendiz, Marco eta Basterra, deialdi ireki bidez. Ibilbide edo obra laburragoko artistei aukera eman nahi zietela adierazi du Gari Artola beste komisarioak. Miren Azkarate Donostiako kultura zinegotziak gaineratu du, berriz, Donostia 2016ko deialdi irekietara nekez aurkeztu dela izen oso handiko artistarik. Helburua, hain zuzen, hori zelako,«hasiberriei» aukerak ematea.

Bat lautan

Donostiaz aparte, beste hiru hiriburuetan —Hull, Aarhus eta Pafosen— erakutsiko da in&art erakusketa; baina, argazkien aukeraketa eta erakusketaren «interpretazioa» bakoitzaren esku geratuko da. Aarhusen, esaterako, ildo digitalagoa erabiliko dute, eta Pafosen, etxe erdi abandonatu batean jarriko dituzte argazkiak, zintzilik eta kaxoi barruetan. Komisarioek azaldu dutenez, Donostiakoan «ikuspuntu minimalista» erabili dute garrantzia irudiari emateko.

Lusarrek azaldu duenez, egitasmoa «hasiera bat» da: «Gustatuko litzaiguke urtero berrituko den proiektu bat izatea, Europako Kultur Hiriburutza guztien arteko elkarlan honi eusteko». Halaber, erakusketak Donostiari kultur hiriburutzen erakusleihoan jarraitzea ahalbidetuko diolako pozik agertu dira antolatzaileak. Okendo kultur etxean, abuztuaren 26ra arte egongo da ikusgai erakusketa.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik