LITERATURA. Uztailaren 16ra bitarte, Donostiako Gipuzkoa plazan hartuko du ostatu 42. Liburu eta Disko Azokak. «Aisialdi garaian, liburuak geure bizitzan egotea eta bidelagun izatea nahi dugu», azaldu dute antolatzaileek. Plazako eskaintzaz gain, aurkezpenak eta beste egingo dituzte Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko aretoan.
↧