LITERATURA. 2013. urtean eman zuen argitara Bernardo Atxagak Nevadako egunak nobela, Pamiela etxearen eskutik. Orain, ingelesera itzuli du Margaret Jull Costak, eta atzotik salgai dago Erresuma Batuko liburu dendetan, Nevada Days izenburupean. Gazteleraz, eslovenieraz eta frantsesez ere argitaratua dago lehendik liburua.
↧