Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Charlie Baty sarituko du Hondarribia Blues jaialdiak

$
0
0

Charlie Baty estatubatuarrak jantziko du aurten blues jaialdiaren sari nagusia, txapela. 1976an sortu zuen Little Charlie & The Nightcats banda bere belaunaldiko blues gitarra jotzailerik onenetakotzat jotakoak. Uztailaren 15ean, larunbatean, emango diote ohorezko saria, Bentako agertoki nagusian; JW. Jones izango du lagun oholtzan Batyk.

Euskal Herriko zein nazioarteko hamasei banda elkartuko ditu jaialdiak. Besteak beste, taldeok izango dira Hondarribian: Annika Chambers, The Stars from the Commitments, Headline Blues Band, The JB's James Brown Original Band, Belcebleues, Star Blues, White Towels Blues Band, Kenny Neal, Marco Marchi & The Mojo Workers, Willie Walker eta Zac Harmon.

Lau kontzertu gune izango ditu, eta, ohi bezala, ekitaldi pedagogikoak ere antolatu dituzte Itsas Etxean.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik