ZINEMA. Bigarren urtez, Jazzinema zikloa egingo dute uztailean, Donostiako Tabakaleran. Etienne Comarren Django erakutsiko dute, zinemagileak Berlinalen aurkeztu zuena, eta Euskal Herrian estreinatu gabekoa. Harekin batera, Woody Allenen Sweet and Lowdown, Fernando Truebaren Calle 54, Shirley Clarken The Connection eta Bertrand Tavernierren Round Midnight filmak bildu dituzte egitarauan. Fernando Trueba zinemagilea izango da aurtengo gonbidatua.
↧