MUSIKA. Iñigo Serrulla, Grande Days, Sara Mansilla, Oso Fan, Reuben RG eta Madeleine aukeratu dituzte Kutxa Kultur Musika 2017 egonaldien programarako. Kutxak Tabakaleran, Donostian, dituen entsegu lokaletan lan egingo dute eta formakuntza ere jasoko dute. Gainera, hainbat emanaldi ere antolatuko dizkiete.
↧