KULTURA. Wabi Sabi, mangaren eta Japoniako kulturaren 3. jaialdia, egingo da asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian. Ehun ekitaldi baino gehiago egingo dira ostiraletik igandera bitartean; asko komikiari eta animazioko zinemari lotutakoak, baina baita bestelakoak ere. Hala, Keita Kanazashi perkusionistak eta Tokyo Brass Style haize musikako taldeak joko dute, besteak beste, eta izango dira, halaber, Japoniako kulturari lotutako beste pertsona batzuk ere: Javier Bolado ilustratzailea, Xian Nu Studioko ordezkariak...
↧