Espainian 1970eko hamarkadan egiten zen beldurrezko zinema omenduko du aurtengo Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteak, urriaren 28tik azaroaren 3ra bitartean. Atzo aurkeztu zuten kartela, haren egile Pedro Usabiaga argazkilariak eta Maria Jose Cantudo aktore espainiarrak. Hura ageri da kartelean, banpiro klasikoaren rolean, Jorge Grauren 1972ko Ceremonia Sangrienta filmean oinarriturik.
↧