ARTE ESZENIKOAK. Musikarekin, dantzarekin eta arte plastikoekin loturiko ekitaldiak antolatzen ditu Nafarroako Gobernuaren Kultur Programak. Ekainaren 23an hasi eta irailaren 9ra bitarte 40 ekitaldi antolatu dituzte, 38 herritan. Ekitaldietako batzuk Nafarroako lekurik enblematikoenetan egingo dira; Orreagan, Otsagabian, Zugarramurdin, Leireko monasterioan... Sarrerak doan dira.
↧