Metal eta punk munduetatik zetozenek bat egin zuten 1980ko hamarkada aldera AEBetan croosover, trash eta hardcore doinuak jorratzen zituzten hainbat talderen bueltan. Garai hartan, lehen lerroan aritu zen Texasko (AEB) Dirty Rotten Imbeciles —D.R.I moduan ezagunagoa— taldea. Haien zuzeneko bizi eta indartsua Gasteizko Jimmy Jazz aretora eramango dute, hurrengo ostiralean, Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarrean.
Anestesia hardcore eta trash talde jada klasikoarekin partekatuko dute oholtza. Edozein buru mugitzeko moduko zuzeneko ikusgarria eramango du, beste behin, Gipuzkoako taldeak Gasteizera. Iaz kaleratu zuten Zirkulutik espiralera estudioko azken lana. Disko horretako abestiekin batera, 1988tik gaurdaino ezagun egin dituzten beste hainbatekin mugiaraziko dute Gasteizko publikoa.