Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Vestida de nit'

$
0
0
Musika klasikoko ziklo baten barruan kontzertu akustiko bat egitea eskaini ziotenean, Silvia Perez Cruz abeslari kataluniarrak emanaldia gaztetan zuen soka boskote batekin izateko ametsa bete zuen. Baina kontzertua nahikoa ez, eta estudiora eraman zituen han taularatutako bere abesti zahar eta beste batzuen bertsioak. Bere gurasoek konposatutako Vestida de Nit, Goya saria irabazi zuen Ai ai ai, Leonard Cohenen Hallelujah edota La lambada ezaguna bere erara moldatuta ageri zaizkigu horren berea duen ahotsa protagonista izanik, bi biolin, biola, txeloa eta kontrabaxuaren laguntzaz. Kantuei dagokienez, ez digu ezer berririk ekarri, baina bai berritzailerik, eta ederra zinez.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik