Lehen galdera, ohikoa bezain garbia: alda al dezakeen kantu batek mundua. Erantzuna ere, argia; eta kontuan hartzekoa: «Kantuak berak ez akaso, baina kantuaren bidez sortzen diren harremanek aldaketa txikiak eragin ditzakete. Harreman ereduak alda daitezke musikaren bidez». Alguer Miquel Txarango taldeko kantariak hitz jario erraza dauka, eta edukiz betea. Bilboko Kafe Antzokian ariko da Kataluniako taldea, gaur, 20:00etan. Azken urteetan oihartzun zabala izan du musika talde horrek. Lau kontinentetan aritu da zuzenean «jai giroko musika eta munduen egoteko modu bat partekatuz». Hemeretzi herrialde bisitatu dituzte, eta 300dik gora kontzertu eman.
Duela zazpi urte inguru sortu zen Txarango, Kataluniako zenbait herritako gazte batzuk Bartzelonako auzo gotikora bizitzera joan zirenean. «Kaletik sortutako taldea gara, eta kaleko espresio modura ulertzen dugu musika. Badira gure taldean musika akademikoa ikasi dutenak ere, jakina, baina musika komunitatearen lengoaia gisa ulertzen dugu. Azken hamarkadetan, sortzaile indibidualaren gorazarre moduko bat egon da, baina guri ez zaigu hainbeste interesatzen hori», zehaztu du Sergi Carbonell Hipi taldekideak (pianoa, teklatuak, akordeoiak eta ahotsa).
Edonola ere, «musika ulertzeko modu asko» daudela onartuta, bateko eta besteko musikariekin harremanak izaten saiatzen dira. Esaterako, taldekideek beraiek urtero antolatzen dute Clownia musika jaialdia. Aurten, ekainaren 22tik 25era bitartean egingo dute, Sant Joan De Les Abadesses i Camprodonen. Eta, han, besteak beste, Manel taldea programatu dute: «Oso unibertso eta estetika desberdineko taldea da, baina gustatzen zaigu egiten dutena, eta haiei ere gustatzen zaie musika jaialdia. Gizartean eta zer esanik ez hedabideetan, joera handia dago dena kaxa txikietan sailkatzeko, eta Katalunian ere egon da joera mundu indiea eta gainerakoak bereizteko. Baina guk badakigu estetika eta lengoaia desberdin bat izanagatik egon daitezkeela bizinahi eta esperientzia konpartitu batzuk».
Clownia jaialdiak zirkuaren munduari egiten dio keinu: «Beti gustatu izan zaigu zirkuaren erreferentzia. Alde batetik bestera alderrai ibiltzea, komunitatea sortzea, eta baita alaitasuna eta festa zabaltzea ere. Gizarteko gaiei erreparatzen diegu, baina ez zaigu interesatzen protestan geratzea, diskurtsoak proposamenetatik abiatzea baizik», akuilatu du Miquelek.
Zirkua filosofiatzat
Zirkuaren filosofia eurena eginagatik, musika da proposamenaren oinarria. Fusioa eta genero nahasketa dute motibazio eta motor: reggae eta skatik abiatuta, Mediterraneoko doinuak, rocka, popa, duba eta erritmo latinoak, batez ere: «Latinoamerikara asko begiratzen dugu. Taldeko kide asko Kuban izanak dira, eta hango musikak beti eragiten du. Chucho Valdes ezagutu eta harekin jotzeko aukera ere izan genuen», gogoratu du, harrotasunez, Carbonellek.
Aurten kaleraturiko El Cor de la terra (Lurraren bihotza) hirugarren diskoak ere —Euskal Herrian Baga-Biga etxeak zabaldua— musika ezaugarri horiek biltzen ditu bere 14 kantuetan: Una lluna a l'aigua-k reggaeton oinarriak ditu, Meravellós regal abestian Ugandako Cor Safari umeen abesbatzaren laguntza izan dute; Manu Chaok katalanez abestu du Terra endins kantuan, eta The Cat Empire Australiako taldeak Son foc bizitzaren aldeko aldarrian parte hartu, besteak beste. Honela diote Terra endins eta Manu Chaorekin egindako elkarlanaz: «Kataluniako Pirineotako herrixketan jaio ginen. Ama lurrari diogun maitasuna hango aranetan sortu eta hazi zitzaigun. Herriminez, etxetik urrun jabetu ginen gure altxorraz, hantxe ikasi baikenuen oinez. Manu Chaorekin batera grabatu genuen, punk-merenguearen nahasketa eginez». Palestina, Afrika eta Grezia ezagutu izanak ere eragin die kantu berrien nolakotasunean. «Idomeniko errefuxiatu guneetako bizi esperientzia eta Casa nostra, casa vostra mugimendua diskoaren bazter guztietan suma daitezke: T'espero kantua errefuxiatuei eskainitakoa da, eta Resiste y grita Eko Cam guneko ume errefuxiatuek abestu dute, boluntario katalanekin batera.
Hastapenetik katalana izan dute kantuetarako hizkuntza nagusi, «aldian-aldian, geunden lekuaren arabera beste hizkuntzaren bat erabili dugun arren, gaztelania, adibidez». Kantu bakoitza, sortu ahala, mugimendu sozial edo kooperante bati eskaini diete. «Egile eskubideen bitartez lortzen dugunaren erdia erakunde horietako bakoitzari emango diogu». Gaur, Bilboko Kafe Antzokian ariko dira aurrenekoz: «Erronka da halako areto batean jotzea».