ZINEMA. Europako hamar hiritako gerra edo gatazken inguruko dokumentalek osatzen dute Europa Transit bilduma. Iaz aurkeztu zituzten, D2016 egitasmoaren barruan. Filmazpitek, euskaraz azpidatzitako filmak katalogatzen dituen plataformak, eskura jarri ditu dokumental horien guztien azpidatziak bere webgunean.
↧