Objektu bat harekin lerro zuzenean ez dauden bi puntutatik behatzean dagoen itxurazko desplazamendua da paralaxia Astronomian. Kontzeptu hori baliatu du Shahzia Sikanderrek Parallax (Paralaxia) bere lana ontzerakoan, eta Persiar golkoaren historiari begiratu dio ikuspuntu anitzetatik. Artelan hori azaroaren 22ra bitartean ikusgai izango da Bilboko Guggenheim museoan. Film & Video aretoan dagoen bosgarren bideo instalazioa da.
Usadiozko indopersiar miniaturen margolaritzaren teknika oinarri hartuta ondu du lana Sikanderrek. Digitalki animatutako ehunka marrazkik eta guaxek sortutako bideolana da Parallax. Elementu abstraktuak, figuratiboak eta testualak uztartzen ditu kontakizun berri bat sortzeko. Horrek «haren obraren konplexutasuna» azaleratzen duela iritzi dio Alvaro Rodriguez Fominayak, erakusketako komisarioak.
Guggenheimen ikusgai jarri duten lana egituratzeko, Persiar golkoko Ormuzko itsasartearen kokaleku geoestrategikoa hartu du abiapuntutzat artistak. Munduko petrolioaren bostena igarotzen da handik, eta, historikoki, ugariak izan dira lurraldea kontrolatzeko gatazkak. Besteak beste, petrolioaren gerrek eta herentzia kolonialak han izandako eraginak aztertu ditu Sikanderrek, eta tokiaren historiaren dekonstrukzioa eta berrikuspen kritikoa egin nahi izan ditu. Horrekin batera, generoaren eta identitatearen gaiak ere izan ditu mintzagai Parallax-en. «Nire obren esanahiak beti izan dira pluralak. Gustatzen zait imajinatzea nola ikusiko dituzten besteek: erreferentzia esparru bat izanik, batetik, eta testuingurua ezagutu gabe, bestetik», azaldu du Sikanderrek. Du Yun artista txinatarrak ondu du bideoaren soinu banda.
Musika ez ezik, hiru poetaren ahotsek ere osatzen dute Sikanderren lana; haietako bakoitzak poema bina errezitatzen du arabieraz. Artistak azaldu duenez, bereaz gain, «beste ahots autonomo batzuk» sartu nahi zituen bideolanean, eta, tokiko historia berrikusteko, ezinbestekotzat jo zuen hangoen ahotsak artelanak sortutako elkarrizketan sartzea.
Hain zuzen ere, Xarjako (Arabiar Emirerri Batuak) 2013ko arte biurtekoak eskatuta sortu zuen instalazioa 2012. eta 2013. urteen artean. Emirerriek Pakistanekiko dituzten loturengatik hartu zuen Persiar golkoaren historia haren lanerako gai gisa. Sikanderrek zehaztu duenez, Emirerrietako egora geopolitikoa ezezaguna zitzaionez, interesgarri otu zitzaion haren artearen bidez hori ulertzen saiatzea.
Pakistanen jaio zen, 1969an, eta New Yorken bizi da orain dela hamasei urtetik hona Sikander. Bizi erdia AEBetan eman duen arren, ez du bere herentzia kulturala alboratu, eta oso presente dago haren obran. Hain zuzen ere, aitzindari izan zen mila urteko miniatura margolaritza arte garaikidearekin uztartzen.
Marrazkia hedatuz
Museoak nabarmendu duenez, «Sikanderrek eskalarekin eta materialekin esperimentatzen du, eta, horrela, miniaturazko pinturaren estilo klasiko zorrotza eta murrizketa formalak zalantzan jartzen ditu. Haren lana abstrakzioarekin lotuta dago eta, neurri batean, surrealismoarekin, lotura bisual bitxiak edo antagonikoak erabiltzen dituelako».
Sikanderren obra guztia marrazkigintzatik abiatzen den arren, beste teknika eta genero batzuetara «hedatzen da», Alvaro Rodriguez Fominaya erakusketako komisarioaren ustez. «Marrazketaren ideia oinarrizkoa da Shahziaren lanean, baina ideia hori askoz ere zabalagoa da, eta performancera, musikara eta bideo instalaziora zabaltzen da».