Maiatzeko egun udatiarrari nagia kentzeko aproposa da literatura. Zarauzko Musika Plaza (Gipuzkoa) liburuz janzten ari da 10:30 pasatxo direnean. Susa, Txalaparta, Elkar, Maiatz eta Ataramiñe argitaletxeetako kideak mahaiak prestatzen ari dira. «Larunbat goiza da Bihotz Bakartien Klubean. Nork bere lekua hartu du, ez beste inorena», errezitatuz egin dute agerpena Bihotz Bakartien Klub berrituko sei kideek Modelo aretoan. Beltzez jantzita seiak, taldetasunaren indarraz.
Hamabost urte igaro dira jatorrizko Bihotz Bakartien Kluba ernatu zenetik, Larrabetzuko gaztetxean (Bizkaian). Denbora joan da, gauza asko aldatu egin dira, edo aldatzen ari dira. Baina Bihotz Bakartien Klubeko izpirituak bizirik jarraitzen du. Orduko hartan, Joseba Sarrionandiaren testuek jarri zieten langaia literatura talde hartako kideei. Oraingoan, euskal idazle emakumezkoen testuak errezitatu eta kantatu dituzte. Larrabetzuko gaztetxetik berpizturiko taldea da, eta honako hauek aritu dira oraingoan: Leire Amenabar Larrañaga (ahotsa), Malen Amenabar Larrañaga (gitarra akustikoa, ahotsa), Lexuri Pardo Altzibar (perkusioa, ahotsa), Kattalin Barcena Guarrotxena (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maite Martinez Etxeberria (pianoa, teklatua, ahotsa) eta Arrate Gaztelu Agirre (baxua eta ahotsa).
Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Ekhine Eizagirre, Mirari Garcia de Kortazar eta beste zenbaiten testuak hartu dituzte oinarritzat eta Amaia Lasak 1971n idatzitako Jaungoiko guztiak ukatzen dituen emakumea naiz poema izan da hari gidaria, ikuskizunari izenburua eman diona. Saio indartsua izan da, musika eta errezitaldietan orekatua; tresnak aldika aldatu egin dituzte, eta ahots bakarrez, nahiz bitara, nahiz hirutara kantatu dute. A cappella abestuz eta antzoki erdira ilaran jaitsiz egin dute agur diosala. «Egun-argitan zabaldu dugu Bihotz Bakartien Kluba. Nork bere lekua hartu du, ez beste inorena».
Bere lekuan prestu dago Ana Galarraga Literaturia jaialdiaren antolatzaileetako bat, Modelo aretora datozenei ongietorria eginez, besteak beste. Gotzon Barandiaran idazle eta jatorriko Bihotz Bakartien Klubeko kidea zen aurkezpena egitekoa, baina azkenean ezin izan da iritsi, eta hark idatzitako testua irakurri du Galarragak. «Letrak, berbak, libreak dira», entzun ahal izan da, besteak beste.
Guneak finkatuta
Letrak libreak dira, eta euren bidea egiten dute larunbat eguerdian. Bere bidea egiten ari da Literaturia jaialdia ere, duela lau urtez geroztik Larrabetzutik Zarautzera bidea hartu zuenetik. Gustura da Galarraga lau urteotan izan duen bilakaerarekin. «Literaturazaleen komunitate bat» badago, Galarragaren iritzian: «EAko Poesia egunak, Baztango Nobela Beltzaren Astea, Sarako Biltzarra, baita Literaktum ere, nahiz eta azken hori instituzionala den besteak ez bezala... Badira bilguneak eta jaialdiak. Gure arteko harremanak estutu egin dira, eta elkar aberasten dugu».
Lehen urtetik aldaketak etengabeak izan dira: «Larrabetzun zegoen eredua zen jaialdia herri osoan sakabanatzea. Horrela egin nahi izan genuen Zarautzen ere, baina oso herri desberdinak dira, neurritik hasita, eta Zarautzen galdu antzean geratzen ziren egitasmoak. Erabaki genuen guneak finkatzea eta gauza bakoitza non izango den zehaztea. Dena plazaren inguruan egiten dugu orain: Modelo Aretoa, Garoa liburu denda eta Musika Plaza. Orduz geroztik haziz joan da, jendeak badaki nora etorri, eta non topatuko duen bere giroa».
Jaialdia hastapenetatik eta bertatik bertara ezagutu du Susa argitaletxeko editore Gorka Arrese zarauztarrak. Bat egiten du Galarragarekin Literaturiak bere bidea egin behar duela, bere eredu propioa topatu behar duela. «Larrabetzu herri txikiagoa da, eta herri osoak parte hartzen zuen ekitaldian. Hemen, aldiz, literaturaren oso zaleek bizi dute jaialdia». Hurrengo urteetarako erronkak jaialdia are gehiago «sozializatzea» izan behar luke, Arreseren ustetan: «Oraindik idazleen eta oso literaturazaleen enkontru bat da, gauza ia pribatu bat. Publikoari gerturatzea kosta egiten zaio. Badago muga ikusezin moduko bat. Egunak aurrera egin ahala, muga hori pixka bat lausotzen da, gauean badaudelako antzerkiari eta musikari loturiko ekitaldiak ere. Baina hori dena normala da, jaialdi hasiberri bat baita». ArteDramaren Hozkailua antzezlan berria, Manex Agirrek, Gaizka Amondarainek, Jon Aranburuk eta Marco Bianchik atondutako Aginako zero bat irakurraldi musikatua, eta Lou Topet musika taldearen Pete Seeger gogoan emanaldiak borobilduko dute larunbat udatiarra.
Jaialdi hasiberria da Literaturia, eta klub izateari utzi eta komunitate bihurtzeko urratsak aldian-aldian egiten ari da, Arresek dioenez. «Pixkanaka, dinamika berri batzuk sortzen ari dira antolatzaileak. Aurten, adibidez, haur eta gazte literaturaren txokoa sortu dute, gune espezifiko bat eman diote».
Taldeko literatura
Ibai Ferrera zarauztarra arduratu da, hain zuzen ere, haur eta gazteentzako gunea sortu eta gidatzeaz: «Hutsune bat nabaritzen genuen esparru horretan. Bide batez, nahi genuen Imanol Urbieta herrikidea omendu, iaz hil baitzen. Haren kantuaren izenburua eman diogu guneari». Jon Braunen Tipia izena jarri diote guneari. Musika plazaren erdigunean dago, kioskoan berean: «Ipuin kontalariak, Imanol Mercerok egindako liburu aurkezpenak, irakurketa klubeko gaztetxoen antzerkia, lasai irakurtzeko gunea... ditugu, eta jendea ondo erantzuten ari da».
Handik ez oso urrutira, Garoa liburu denda dago; literatura erreferentzia da herrian urte osoan zehar, eta han egiten dira liburu aurkezpenak Literaturian ere. Argi estalia estreinako lana aurkezten ari da eguerdi partean Julen Garate Azpitarte. Eta gauzak zer diren, literatura kolektiboaren aldarria egin du hark. Honela dio bere liburuaren kontrazalean: Esaera berria: Bakarrik ezina, lagunekin egina. «Lehen euskal kulebroia» idaztea zuen asmo, eta «idazteko abilidaderik ez» zuela iritzita, lagun talde bat bildu du lehen nobela idazteko. Iñaki Iturain, Juan Luis Zabala, Aitor Arruti, Jon Andoni Martin, Edurne Lazkano, Esther Gantzarain...
Literatura komunitarioa. Jaialdi zabal eta komunitarioa. Letrak beren bidea egiten ari dira.