J azzari oso lotuta agertu izan da Pat Metheny gitarrista estatubatuarraren izena (Missouri, 1954), nahiz eta bere ibilbide luzean forma musikal askotarikoaak jorratu izan dituen; besteak beste, popa eta musika garaikidea. Nolanahi ere, beti estilo markatu eta esanguratsua izan du, eta haren ukitua nabaria da parte hartzen duen proiektu orotan. Bere ibilbidean jaso dituen hogei Grammy sariak dira lortu duen aitortzaren isla.
Oraingo honetan, laukote batekin dator Euskal Herrira. Gwilym Simcock pianista britainiarra eta Linda Oh malaysiar jatorriko kontrabaxu jotzailearekin batera, Antonio Sanchezek osatzen du laukotea. Methenyren ohiko bateria da 2002. urteaz gero, eta Birdman filmeko soinu-bandak ezagutarazi du.
Denek elkarrekin An Evening with Pat Metheny (Arratsalde bat Pat Methenyrekin) ikuskizuna taularatuko dute Kursaaleko auditoriumean.