«Magia eragitea, edota bizitzaren gordina forma adierazkor eta poetikoetan birziklatzea». Horixe da Malandain Ballet Biarritzen Magifique ikuskizunaren jomuga.Thierry Malandain zuzendariak atzo prentsaren aurrean egindako agerpenean azaldu zuenez, Viktoria Eugenia antzokian hasi zuen ibilbidea ikuskizunak 2009an, eta leku berean amaiera ematea da haren helburua. Bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian asteburuan: bata, larunbatean, eta bestea, igandean; biak 20:00etan.
Urte batzuk badaramatzate 22 dantzariek Magifique ikuskizunarekin mundu osoa zeharkatzen. 2009ko abenduan eskaini zuten lehen emanaldia, eta, Malandainen arabera, «aspaldi» egin zuten ehungarrena. Dena dela, gauza berriak egiteko zaharrekin amaitu egin behar dela uste du: «Zerbait alde batera uzteko garaia iritsi da. Espero dut azken emanaldiak izango direla».
Bigarren aldiz dator Donostiara ballet konpainia ikuskizun berarekin. Normalean, Donostia Kulturako udako programazioan ez dute dantza sartzeko ohiturarik, baina aurten lehen aldiz ausartu dira antolatzaileak. Norka Chiapuso programazio arduradunaren iritziz, egitarauak «bizirik dagoen zerbait» izan behar du. Sarritan, turistak arteaz gozatzeko orduan, «hizkuntza oztopo» izan ohi da, eta, horren aurrean, dantza irtenbidea izan daitekeela pentsatu dute. «Udan denboraldi bat hemen pasatzen duen publiko hori harrapatu nahi dugu». Malandainen aburuz, goizean jendea hondartzara joaten da, eta gauez atsegin du halako ikuskizunez gozatzea.
Piotr Ilitx Txaikovskiren hiru obrak osatzen dute emanaldia, eta bakoitzaren ikuspegi pertsonala eman. Basoko loti ederra, Beltxargen aintzira eta Intxaur-hauskailua dira pasarte horiek. Malandainen arabera, ez da abesti horien istorioa kontatzen. «Funtsean, pentsamendu autobiografikoak dira». Haurtzaroko oroitzapenak eta haren bizitzan jazotako kontuak daude ikuskizunaren oinarrian. «Txaikovskiren balleten kutsua gehitu nahi izan zaie oroitzapenei, inpresio musikalei, ñabardura sentimentalei. Izan ere, bizitza asmatzen den adin horretan izan nuen nik haiek aurkitzeko plazera». Publiko eta kritika aldetik, arrakastatsua izaten ari da ikuskizuna, eta Donostian ere gauza bera gertatuko dela aurreikusi du zuzendariak: «Oso argitsua da ikuskizuna. Jende asko etortzea espero dugu».
Berrikuntza 2016rako
Donostia 2016ren harira, beste emanaldi bat du konpainiak esku artean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean, Ederra eta piztia prestatzen dihardute. Abenduan aurkeztuko dute; hilaren 11an, 12an eta 13an Versaillesko Opera Royal antzokian (Paris, Frantzia) izango dira. Bigarren emanaldia Donostian egingo dute, otsailaren 3an eta 4an, Kursaal jauregian. Momentuz, Miarritzen ari dira koreografiak prestatzen. Irailean hasiko dituzte entseguak EOSrekin, Donostian, eta, horren ostean, Miarritzera itzuliko dira dantzariek obrari azken ukituak emateko.
Konpainiak nazioartean duen ospea haren aurrekariek eragin dute. 2013ko udan Romeo eta Julieta eskaini zuten Viktoria Eugenia antzokian bertan, eta «arrakasta» izan zuen, Chiapusoren arabera. Horrez gain, Errauskiñe obrarekin «120 emanaldi baino gehiago» egin dituzte, eta oraindik jarraitzeko asmoa dute.
Magifique-rekin ehun emanalditik gora egin dituzte. Igandean azkena izango delakoan dago zuzendaria. Publikoak erabakiko du, izenak dioen moduan, «magikoa» den edo ez esperientzia.