Piano klasikoa jotzen hasi, eta munduko jazz saxofonista estimatuenetakoa izaten bukatu. Horrela laburbil liteke Benny Golsonen (Filadelfia, AEB, 1929) ibilbidea teklatua jotzen hasi zen 1938. urteko egun hartatik 2015 honetara bere izena ez balitz egon jazzaren historiaren mugarrietako batzuei lotua. Izan ere, Golsonek nabarmendu dezake lan egin duela Clifford Brown, Philly Joe Jones, John Coltrane, Dizzy Gillespie, Paul Chambers eta Max Roachekin. Guztiak jazzaren Olinpoko musikariak. Ibilbide hori guztia aitortu nahi izan du aurten Donostiako Jazzaldiak, eta, ostiral arratsaldean Kursaaleko auditoriumean kontzertua egin ostean, atzo Golsonek jazzaldiaren saria jaso zuen Eneko Goia alkatearen eskutik Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian.
«Hau zoragarria da. Sari bat jasotzea Europan!! Ezin dut sinetsi ere egin». Golsonek harrituta, hunkituta eta umore handiarekin jaso zuen saria. «Inoiz ez nuen pentsatuko hainbeste kamera izango nituela inguruan niri argazkiak egin eta egin».
Duke Ellingtoni egozten zaion aipu bat ekarri zuen gogora Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak Golsonen balioa eta baita haren belaunaldiarena ere goraipatzeko: «Amak beti esaten zion ez jotzeko pianoa Oscar Petersonen ondoren, Peterson ikaragarri ona zelako. Eta, Golson saxofoi jotzaile izugarria izanda, bere amak antzeko zerbait esan ziezaiokeen. John Coltrane, Sonny Rollins eta abar zituelako ondoan». Nolanahi ere, Martinen iritziz «belaunaldi galaktiko» horren parte izan da Golson, «titan bat titanen garaian».
Haurra zela hasi zen Golson musika ikasten; pianoa lehendabizi. «Pianista klasikoa izateko» hasi zen ikasten, baina, 14 urterekin, Arnett Cobb Lionel Hamptonen orkestrako saxofoi jotzailea ikusi eta zerbait aldatu zitzaion barrenean. «Maitemindu nintzen, eta amari esan nion saxofoia ikasi eta jazza egin nahi nuela. Amak esan zidan: 'Jainkoa! Marihuanazale bihurtuko zara!' Esan behar izan nion mendekotasun bakarra musika nuela».
John Coltrane hiru urte zaharragoa zen, eta, 40ko hamarkadaren hasieratik Filadelfian bizi zenez, berehala egin ziren adiskide eta musikakide: «Etxera etortzen zen John Coltrane, eta jo eta jo aritzen ginen. Eskalak errepikatu eta errepikatu. Ikasten ari ginen, gero eta hobeto jotzen genuen, baina auzokoek gorrotatzen gintuzten». Umorez jarraitu zuen Golsonek gaztetan bizitakoak kontatzen: «40ko hamarkadan bi gaztetxo hil nahi zituzten Filadelfian: bat ni nintzen; bestea, John Coltrane».
Martxa bat jo zuenekoa
1953tik 1959ra Tadd Dameronen bandan aritu zen, eta hamarkadaren amaieran Art Blakey bateria jotzailearen inguruan eratutako Jazz Messengers taldeko osagai garrantzitsu bilakatu zen. Atzoko agerraldian, Golsonek gogoratu zuen nola bere konposizioetako bat (Blues March) Jazz Messengersen errepertorioan sartu ahal izan zuen, nahiz eta kosta egin zitzaion. «Martxa bat nuen idatzita, baina Artek [Blakey] ez zuen egoki ikusten. 'Martxa bat? Hori gauza militar bat da', esaten zidan. Baina nik esaten nion: 'Ez, ez, gauza zikin eta funk bat'. Garai hartan, martxak bakarrik New Orleansen jotzen ziren, hilerrirako bidean». New Yorkeko Harlem auzoko lokal txiki batean jotzen zuen garai hartan Jazz Messengersek, ikus-entzuleek dantza egiteko tokirik ez zuten areto batean. «Eta nik esaten nion Arti: 'Jo dezagun Blues March'. Azkenean, Blakey rhythm and blues erritmo batekin hasi zen, nik segitu nion, eta, konturatzerako, ikusle guztiak erritmoa segitzen ari ziren mahaiak kolpatuz». Orduz geroztik, Blues March Jazz Messengersen hainbat formazioen ezinbesteko pieza bihurtu zen.
Ez da Blues March Golsonek konposatu duen pieza ezagun bakarra. Izan ere, haren zenbait konposizio (I Remember Clifford, Whisper Not) jazzaren klasiko bilakatu dira, eta jazz talde ugarik jotzen dituzte gaur egun ere.
86 urte ditu Golsonek, eta jazzaren etorkizuna begi baikorrekin ikusten du. «Esku onetan dago». Batik bat sormenaren alorra nabarmendu du saxofoi jotzaileak. «Inork ez du etorkizunaren aurpegia ikusten, baina aurpegi sortzailea izango da zalantzarik gabe». Baditu horretarako arrazoiak Stablemates-en egileak, uste baitu iraganean baino prestatuago datozela musikari berriak: «Lehen, eskolan, irakasleak irakasten zuen, eta ikasleek ikasi. Hala egin genuen guk. Orain, irakasleek ikasleen aldetik ere ikasten dute».
Gaurko jazzaren barruan gauza batzuk ez zaizkiola gustatzen adierazi zuen, baina ez dagokiola berari esatea zer egin behar duten musikari gazteek. «Jo egin behar dute, eta beren sormenari bidea eman. Ni ez naiz inor esateko zer jo behar duten». Bera hard-boparen eta beboparen musikari nagusietakoa izanik, badaki zer ez den ere: «Ni, behintzat, hip-hop musikaria ez naiz izango!»