Nafarroako Gobernuak laguntza lerro bat ireki zuen iaz bertako argitaletxeentzat, eta 18.000 euro bideratu horretara, «edizioa laguntzeko» 30.000 euroko diru sail batetik. Gainontzeko 12.000 euroak irabazi asmorik gabeko eragileen argitalpenetarako izan ziren. Aurten, 70.000 eurokoa izan da diru poltsa: 40.000, argitaldari profesionalentzat; 30.000, ez-profesionalentzat.
Aurtengo laguntza deialdian, aurrekoan bezala, poltsa berean sartu ditu Nafarroako Gobernuak euskarazko eta erdarazko liburuak, eta balorazio batzorde baten sorrera aurreikusi du, aurkeztutako eskaerak aztertzeko. Profesionalek aurrekontuaren %70 jaso ahalko dute aurten laguntza bidez, eta 8.000 euro gehienez. Ez-profesionalek liburu bakarrerako laguntza aurkeztu ahalko dute, eta 4.000 euro jaso gehienez. Asteartean bukatu zen eskaerak aurkezteko epea.
Geroa Bai, EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu-k Nafarroako gobernu akordio programatikoa sinatu zutenetik, bistan denez, aldaketak ari dira gertatzen UPNk arlo honetan ezarritako irizpideetan ere. Sektoreko profesionalekin elkarlanean. Horretarako, Nafarroako argitaletxeekin harremanetan sartua da gobernua, eta baita Euskal Editoreen Elkartearekin ere. «Oso ondo hartu gintuzten. Jarrera hobea dute, inolako zalantzarik gabe», elkarte horretako buru Jexuxmari Mujikaren aburuz. Pamielako Pello Elzabururen arabera, hasi besterik egin ez den bide bat abiatu dute: «Aurten da bigarren urtea, eta, hemen ere, zaila da hogei urteko praktikei eta administrazio sistemari buelta ematea».
Aurrekariak
Aldaketak ezartzeko, lehenik eta behin, orain arteko laguntzen sistema errepasatu dute Nafarroako egungo Kultura Departamentuko arduradunek. 100.000tik gora euro ematetik, 12.000 besterik ez ematera heldu zen gobernua 2015ean, Yolanda Barcinaren (UPN) agintaldiko azken urtean. Ez hori bakarrik: sektoreko profesionalek, argitaletxeek ezin zuten aurkeztu diru laguntzen deialdietara, irabazirik gabeko argitaldariak bakarrik laguntzea erabaki zuelako Iruñeak. «Disparate hori zen abiapuntua. Hemen geunden argitaletxeak ez ginelako ongi etorriak haienean, nabarmen», erantsi du Elzaburuk.
Txalapartako Mikel Sotok ere duela bi urtera arteko politika nabarmendu du lehenik: «Hemengoak ziren munduko bakarrak diru laguntza ez-profesionalei ematen. Gobernuan aldaketa egon zenean, iritzia eskatu ziguten sektorekoei, eta proposamen guztiak oso ondo hartu dituzte». Lehendabiziko urrats gisa ulertzen ditu Sotok bi urteotako laguntza poltsen igoerak.
Diru kopurua bakarrik ez, bada aurtengo deialdiaren beste ezaugarri bat, Txalapartakoaren ustez, nabarmentzekoa: «Ez da hobesten euskarazko produkzioa. Alde horretatik, segur aski, erdarazko lanak aurkeztuko genituzke Nafarroako deialdira hemen ele bietan argitaratzen dugunok».
Iazko deialdira liburu bakarra aurkez zitekeen; aurten, saila handitzearekin bat, liburu gehiago aurkez daitezke. Elzabururen hitzetan, hala ere, badira «hutsune nabarmenak» oraindik ere: «Gauza batzuk lortu dira, baina Nafarroako Gobernuak ez dauka oraindik lerro berezi bat euskarazko liburuentzat. Eta Jaurlaritzak ematen dituenen %10 ematen ditu. Euskaraz argitaratzen dugun Nafarroako etxeontzat, beraz, ezinbestekoa da oraindik ere Jaurlaritzaren laguntza». Nafarroarekin lotura berezia daukaten liburuak hobesten ditu laguntza jasotzeko deialdiak, gainera.
Nafarroako eta EAEko gobernuen laguntzen artean aukeratu beharraz mintzo da Igelako Xabier Olarra: «Aldaketaren gobernuak izango zuen borondatea zerbait egiteko, baina praktikan... Nik, behartzen nautenez batari edo besteari heltzera, normalean ez diot honi helduko».
Beste laguntza batzuk ekarri ditu gogora Olarrak: «Garai batean, Nafarroako Hizkuntza Politikako laguntzak egon ziren. Eta ez ziren hain urriak. Gainera, ez zirenez bateraezinak Gasteizek ematen zituenekin, 2000. urtera arte, bazen zerbait».