Altxor txikiz betea dator aurtengo Bertsomovieda ere. Orotara 11 lan jaso dituzte antolatzaileek, eta horietatik Txakur Gorriaren Hartza zu lana saritu dute ikusleek, eta beraz, harentzat izan da helduen ataleko saria. Ordea, ez da saridun bakarra izan. Gazteen mailan, Berrizko bertso eskolak egindako Egin irri-k jaso du lehen saria.
[youtube]https://youtu.be/sWw1Psq569A[/youtube]
Aipamen berezia jaso dutenen artean, nabarmentzekoa Ane Labakak jaso duela bertsorik onenarentzat saria Ahanzturaren haran (1938-1944) lanarengatik. Bertan gogora ekartzen ditu gerra garaian Saturrarango kartzelan preso egondako 4.000 emakume eta haurrak. Aipamen berezien atalean sarituak izan dira, baita ere, Ekaitz Goikoetxearen Botilen hilerritik eta Gontzal Belategiren Naturak zoratzen gaitu lanak
[vimeo]https://vimeo.com/216046217[/vimeo]
Sari banaketa maiatzaren 19an, egingo dute Beasaingo Igartza Jauregian, arratsaldeko 19:00etan.