Aita-alabek estudioa dute Usurbilgo (Gipuzkoa) mendialdean, eta orain, beste espazio bat irekiko dute leku berean, erakusketak eta bestelako kultur ekitaldiak egiteko. Datorren asteartean zabalduko dute, Zumetaren hainbat margolanen erakusketa batekin.
BERRIA Jose Luis eta Usoa Zumetarekin izan da, eta igandean argitaratuko da horiekin ondutako erreportajea.