«14 urte zituela, prakamotzetan, [Joxe Oria] osaba eta Joxemiel Ormazabalekin batera». Hala debutatu zuen Joxe Urteaga Oriak (Zumarraga, Gipuzkoa, 1926): 1940. urtean, Pasai Antxoko San Fermin jaietan; panderoa jotzen. Hala kontatu zuen Antxiñe Mendizabal Aranburuk Zumarragako Trikitixa. Triki doinu kaletarra (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2005) lanean. Larunbatean hil zen.
Joxe Oriaren besoetakoa zen Urteaga. Oinordekotza bikoitza utzi zion osabak hil zenean, 1946an: «Bere azken egunetan, iloba honi utzi zion gerran erositako akordeoia, baina Joxemiel Ormazabal lagunari agindu ematen ziolarik ilobari akordeoia jotzen erakusteko. Ormazabalek bete zuen emandako hitza», Estanislao Urruzola Uxola-ren arabera. Egia da. Joxe Urteaga egunero joan zen Ormazabalen baserrira, soinua jotzen ikastera. Musika ikasteko saio batzuk ere egin zituen, baina nahiago izaten omen zuen Zumarragako plazan Sagastiberri dendaren kantoian eseri eta bandak jotzen zituen piezen doinuak ikasi.
Soldadutzara joatea egokitu zitzaion gero. Hara ere soinua bizkarrean joan zen, eta hamaika ezkontza girotu zituen soldadu egon zen bitartean. 1949an bueltatu zen Zumarragara, eta irakasle izan zuen Ormazabalekin hasi zen trikitia jotzen. Iñixio eta Severen anaiak laster gehitu zitzaizkien, panderoa eskuan. Hala, Zumarragako Trikiti laukote bihurtu zen. Migel anaia gazteena gehitu zitzaienean, boskote izan ziren. Urrezko aroa huraxe izan zuten. Horren adierazle da 1957an Columbia etxearekin grabatutako diskoa. Bi disko egin zituzten —1967an, disko bakarra egin zuten bi diskootako lau kantekin—. Ohikoak bihurtu zituzten Zumarragari eta hango txokoei aipamena egiten zioten kantak. Garai hartakoa da Zumarragako Trikitixaren kantu ezagunenetako bat: No te cases con la Lutxi. Joxe Oria zenaren kopla zaharrak berreskuratu eta berriak eginez osatu zuten kanta hura. Euskarazko eta erdarazko piezak zituen taldeak errepertorioan. Horrek arrakasta handia baina kritika ugari ere ekarri zizkien taldekoei.
Gerraosteko urteak arrakasta urteak izan zituzten. Hamaika pasadizoren protagonista bihurtu ziren taldekoak. Izugarrizko arrakasta zeukaten, eta musikatik bizi ziren. 1972an, zazpi pieza —euskarazkoak denak— grabatu zituzten Herri Gogoa etxearekin. Hamarkada haren amaieran, Zumarragako Trikitixa Joxe eta Migel Urteagak bakarrik osatzen zuten. 1980an, hamalau piezako diskoa grabatu zuten Xoxoa etxearekin.
1982an, osaba zuenak gerra denboran Bilbotik ekarritako soinua lapurtu zioten Joxe Urteagari. 1996ra arte ez zuen erretiroa hartu musika munduan, hala ere. 56 urtez jo zuen, etenik gabe.
Joxe Urteaga Oriarekin hil da trikiti doinuak baserritik kalera jaisten eta diskoa grabatzen lehenengoetakoa izan zen musikari kasta baten, transmisio soka luze baten maila garrantzitsu bat.