ARTEA. Margolaria, grabatzailea eta muralista zen Arturo Garcia Bustos artista mexikarra. Iragan ostiralean zendu zen, 90 urte zituela. Frida Kahloren ikaslea izan zen, eta Diego Riveraren laguntzailea. Oso gazte zela barneratu zen Taller de Grafica Popular-en. «Borroka humanistekin eta herri latinoamerikarrekin konprometitutako artista izan zen», idatzi zuen erakundeak.
↧