MUSIKA. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo dute aurten Getxoko Jazz jaialdia (Bizkaia), eta antolatzaileek jakinarazi dute bertan ariko direla Chucho Valdes, Bill Evans, Dean Brown eta Andrzej Olejniczak, besteak beste. John Abercrombie eta Dianne Reeves ere Getxon izango dira. Maiatzetik aurrera egongo da sarrerak erosteko aukera.
↧