Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Xostakovitx eta Britten, EOSen ardatz

$
0
0
Musika «humanitatearen lorpen handienetakoa da», Robert Treviño orkestra zuzendari estatubatuarrarentzat. Musikaren bidez, «gauzak inposatu ez, iradoki egin daitezke, eta, modu horretara, elkar ulertzea sustatu». Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) zuzendari artistiko modura lehen denboraldia izango du 2017-2018koa, «erresistentzia, gatazka eta adiskidetzearen kontzeptuan oinarriturikoa», hain zuzen ere.

Gai horien inguruan gogoeta egiteko baliagarri izango dira denboraldia osatuko duten hamar kontzertuak, Oriol Roch EOSeko zuzendari nagusiak atzo egindako aurkezpenean azaldu zuenez. Horregatik, langintza horretarako egoki direla pentsaturik, Dmitri Xostakovitx (1906-1975) konpositore errusiarra eta Benjamin Britten ingelesa (1917-1976) izango dira protagonistak. Adiskideak izan ziren biak, eta «garai hartako gatazkak salatzeko erabili zuten musika», Treviñoren hitzetan. 2018ko otsailaren erdialdera batuko ditu EOSek Britten eta Xostakovitx, Ingeles-errusiar batasuna izendatu duten programarekin. Brittenen Sinfonia da Requiem eta Xostakovitxen 5. Sinfonia joko dituzte, eta Prokofieven Biolin eta orkestrarako 1. kontzertuarekin osatuko dute.

Aurten, 100 urte beteko dira Errusiako iraultza gertatu zela, eta kontzertuetako baten hari nagusia hori izango da. Urriaren amaieran eta azaroaren hasieran, Treviño bera gidari duela, Xostakovitxen 11. sinfonia, 1905 urtea izenekoa interpretatuko du orkestrak, eta Joaquin Atxukarro pianista bilbotarra ariko da bakarlari modura. «Egun horietan, 85 urte beteko ditu Atxukarrok, eta ospatzeko modu ederra iruditu zaigu», zehaztu zuen Oriolek.

Hamar kontzertuetatik sei izango dira Treviñok berak zuzenduko dituenak. Lehena, denboraldia zabalduko duena izango da. Urriaren 10ean irekiko dute denboraldia, Gasteizko Principal antzokian, eta Johannes Brahamsen Schicksalslied (Patuaren kantua), Leonard Bernsteinen Chichester Psalms eta Gustav Mahlerren Titan 1. Sinfonia joko dituzte. Urtero ohi duten legez, Donostiako Kursaalean, Bilboko Euskalduna jauregian eta Iruñeko Baluarte auditoriumean ere emango dute programazio bakoitza.

Lazkano, Estrada...

Xostakovitxi eskainitako tartea martxoan osatuko da. Haren Biolin eta orkestrarako 2. kontzertua emango dute, Dmitri Makhtin biolin jotzailea bakarlari arituz, eta Beethovenen 2. Sinfoniarekin osatuz. Brittenen obrak, berriz, beste bi egunetan ere programatuko dituzte, 2018ko apirilean biak ere. Batetik, G. Ligetirekin eta Mozartekin batera emango dute haren Les Illuminations lana; bestetik, hilaren erdialdera izango da haren Biolin eta orkestrarako kontzertua, Felix Mendelssohnen Italiana 4. Sinfoniarekin eta Ramon Lazkanoren Hondar-ekin osatuta. Donostiako musikagilearen azken obra da hori. «Euskal Herriko konpositoreei merezitako lekua eman nahi diegu, orkestrak izan behar du hemengo eta kanpokoen bilgune, baita obra zahar eta berriagoena ere»; horra Treviñoren asmoa denboraldi berrirako. Hala, Lazkanoren obraz gain, Iñaki Estradaren... laino argidun artean... obra estreinatuko dute aurtengo abenduaren 1ean, Donostiako Kursaalean. Inpresionismoa itsas erara izenburua eman diote egun horri, eta Estraren estreinaldiaz gain, Wagner, Chausson eta Debussy izango dira entzungai. Soprano bakarlari modura Miren Urbieta-Vega ariko da, gainera.

Donostiako eta Iruñeko orfeoien presentzia ere bermatu du EOSek denboraldi berrirako, eta Zarauzko herriak (Gipuzkoa) Angel Illarramendiri eskainiko dion kontzertuan eta parte hartuko du orkestrak.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik