Entzuna izateko esperantzarik gabe eta jazarria izateko ziurtasunarekin, baina aspaldi hartutako konpromisoari lotuz: garai zailetan testigantza eskaintzea». Hala amaitu zuen Rodolfo Walshek (Lamarque, Argentina, 1927 - Buenos Aires, 1977) bere azken gutuna: Carta abierta de un escritor a la Junta Militar (Idazle baten gutun irekia Junta Militarrari). 1977ko martxoaren 24an datatu zuen, Argentinan Junta Militarra agintean jarri zuen estatu kolpearen lehen urteurren egunean.
Urtebete hartan, krimen asko gertatu ziren herrialde osoan; horren konstatazioa zen Walshen gutuna. «Hamabost mila desagerrarazi, hamar mila preso, dozenaka mila erbesteratu», idatzi zuen. «Denboraren mugak ezabatu dizkiozue torturari». Disidente politikoen epaiketarik gabeko exekuzioak, itsasora zakuak legez botatako presoak, hiltegi bihurtutako bazterrak zerrendatu zituen idazleak.
«Mila bostehun eta hiru mila tartekoa da isilpean sarraskitu dituzuen pertsonen zenbakia. Halakoei buruz informatzea debekatu duzue». Diktaduraren oinarri politiko eta ideologikoak, salbuespen egoera, jazarpen sistema, AEBen doktrinapeko «barne gerra» eta «subertsioaren aurkako borroka» kontzeptuen sorrera eta esanahia aletu zituen Rodolfo Walshek gutun hartan. Lehen pertsonan. Zein zen pertsona hura lehen, baina?
Walsh asko batean
Rodolfo Walsh irlandar txiroen semea. Rodolfo Walsh polizia narrazioen ehule fina, Variaciones en rojo (Aldaerak gorrian, 1953) bildumatik aurrera. Rodolfo Walsh kazetari klandestino eta aitzindaria: Operación Masacre (Sarraski operazioa, 1957) ikerketarekin Truman Capoteren Odol hotzean baino bederatzi urte lehenago testigantza nobela landu zuen. Rodolfo Walsh uztartzailea: Los oficios terrestres (Ofizio lurtarrak, 1965) bilduman kazetaritza, polizia narrazioa eta historia batu zituen. Liburu horretako Emakume hori eta Imajinaria ipuinak euskarara ekarriak dituzte Iñigo Aranbarrik eta Jose Luis Otamendik, hurrenez hurren.
Rodolfo Walsh kazetari gerrillaria izan zen bere bizitzako azken urteetan. Montonerosen sartu zen 1973an. Noticias egunkari ezkertiarra sortzen lagundu zuen; bazuen eskarmentua halako lanetan. Ez alferrik, Kubako Prensa Latina agentziaren sortzaileen artean zen 1959an, Gabriel Garcia Marquez, Jorge Massetti, Carlos Maria Gutierrez eta Rogelio Garcia Luporekin batera. Agentzia horretan ari zela lortu zuen, 1961an, Cochinos Badian Kubaren inbasioa eragozteko ezinbestekoa izan zen informazioa.
Argentina ez zen Kuba, baina, eta Noticias egunkariak urtebete ere ez zuen iraun. Militarrek 1976ko martxoan estatu kolpea jo zuten mementotik, erabateko sasira jo zuen Walshek. Norberto Pedro Freyre bihurtu zen; eta mozorrotzen aditu. Ancla Albiste Klandestinoen Agentzia sortu zuen urte hartako ekainean, Junta Militarraren zentsura sistema zartatzeko. Hala zioten agentziaren afitxek: «Kopiatu informazio hau, zabal ezazu ahal duzun moduan: eskuz, makinaz, mimeografoz, ahoz. Bidali kopiak lagunei: hamarretik bederatzi zain izango dira. Milioiek nahi dute informatuak izan. Izua inkomunikazioan oinarritzen da. Senti ezazu atzera askatasun ekintza baten betetasun morala. Garaitu ezazu terrorea. Informazio hau mugiarazi ezazu».
Walshek burkide zuen Vicki alaba Montonerosen. Azken horrek bere buruari tiro jo zion irailaren 29an, militarrez inguratuta eta ihesbiderik gabe ikusi zenean. «Zuek ez gaituzue hiltzen; geuk aukeratzen dugu hiltzea», esan zuen. Handik hiru hilabete justura, abenduaren 29an, Gutun irekia nire lagunei idatzi zuen Rodolfo Walshek, alabaren militantziak eta heriotzak eragin zizkion gogoetekin.
1977ko martxoaren 25ean, Buenos Airesko San Juan eta Entre Rios kaleen izkinan, talde armatu batek Walsh inguratu zuen. Tiroz erantzun zien idazleak. Fusil metrailatzaile pasara batekin eraitsi zuten. Eta gorpua jaso, eta desagerrarazi. Hala bihurtu zen bezperan Junta Militarrari bidalitako gutun hartan salatutako munstroaren hamaikagarren biktima. Nor eta «ogibide lurtar guztien artean idazle lanbide biolentoa» aukeratzea erabaki zuena.