Artista baten hirurogei urteko ibilbideak askorako eman dezake, eta hala eman du Luis Gordillo pintorearenak. Bere ibilbidearen erradiografia fidela egiteko ahaleginean, haren sorkuntza etapen emaitza diren 200 pieza inguru bildu ditu Aitortza Orokorra erakusketak. Pintorearen hirian bertan, Sevillan (Andaluzia, Espainia), egin zuen erakusketak lehen geldialdia, Gordillok berak ere espero gabeko publikoaren erantzun oso positiboa izan zuen, eta Donostian egingo du bigarrena. Atzo goizean egin zuten aurkezpena Koldo Mitxelena kulturunean, eta hantxe izango da ekainaren 10era arte.
Gordillok arte mugimendu desberdinak ukitzeko erakutsi duen gaitasuna dela eta, bere obrarekin «zerbait desberdina» egiteak «zerbait klasikoa» egitea esan nahi duela azaldu du Juan Antonio Alvarezek, Santiago Olmorekin batera erakusketaren komisario denak. Atzera begirako bat eginez, 1960ko hamarkadatik gaurdaino Gordilloren lanari «bultzada berezi bat» eman dioten garaietan jarri nahi izan dute fokua. Sei edo zazpi dira aldi edo etapa horiek, Alvarezen arabera, eta abiapuntutzat hartu dute 1950eko hamarkada amaieran Parisera egin zuen bere bigarren bidaia. «Lan informalista eta ia produkzio automatikokoa» garatzen lagundu omen zion horrek.
Ia bakarrik informalismoa landu zuen lehen urte haien ondoren, pop artearen eraginpean egin zituen hurrengoak, eta bereziki ezagun egin ziren bere koadroetan hainbestetan errepikatu dituen buruen irudiak. 1960ko hamarkadaren bigarren erdialdean Gordilloren lanak «krisi moduko bat» izan zuela azaldu du Alvarezek, psikoanalisiarekin lan egiteko bide eman ziona. Ordukoak dira gorputz distortsionatuak eta forma geometrikoak erakusten dituzten koadroak, Cuatro Ojos (1965) eta Automovilista en Paisaje (1968), kasurako. 1970eko hamarkadatik, argazkilaritzaren eta pinturaren arteko uztarketa nabarmendu du komisarioak. Obra zehatzagoetan zentratua daude hurrengo hogei urteetan artistak egindakoa erakusten duten espazioak, zehazki Los Meandros seriean eta Blancanieves y el Pollock Feroz (1996) koadroan. Biak ala biak dentsitate handiko obrak dira; forma kurbatuek hartzen dute koadroaren espazio nagusia, horiek eragindako hutsuneek, aldi berean, forma geometrikoak hartzen dituztelarik.
Mende aldaketak digitalizazioa ekarri zuen berarekin diziplina askotara, eta pinturan ere izan zuen eragina. Horrek ekarri zituen aldaketetara egokitzen, eta «teknika berriak garatzen» jakin zuen Gordillok, Alvarezek dioenez: «Etengabeko esperimentazioan bizi den artista bat da». Egindako azken lanetan, 2014 eta 2015 bitartean egindakoetan, orain urte asko egindakoetan bezala, buruetara itzuli da berriz pintorea, 1960ko hamarkadetan landutakoari keinu garbia eginez.
Halako keinuak bere ibilbidean etengabeak dituela uste du, berriz, Santiago Olmok, eta nonahi ikusten ditu obra desberdinen arteko «hariak». Aldi berean, deigarria egin zaio, pintorearen lana helduz joanagatik ere, «beti gazte irauteko» gaitasuna duela.
Belaunaldien arteko zubia
Espainiako informalismoaren ordezkarietako bat izan zitekeen hura ere, Rafael Canogar eta Antonio Saura pintoreekin batera, baina berandu iritsi zen. Adin berekoa edo zaharragoa izanagatik ere, ez zuen haien bilakaera bera izan. Horrela gogoratzen ditu bere lehen urteak Carrillok. Behin zuzenbide ikasketak eginda sartu zen Sevillako Arte Ederren Eskolan, eta orduan ezagutu zuen bokazioa; horixe, atzerapenaren arrazoia. Belaunaldikide zituen artista horien lana izan zuen inspirazio iturri haren lehen obretan: «Asko liluratzen ninduen informalismoak, bai Espainiakoak eta bai Frantzia eta Europa aldetik zetorrenak ere. Hala ere, pop arteari heldu nionean, tarteko belaunaldi bat sortu nuen, informalismoa egiten zutenen adin desberdina izan gabe. Zubi egoera batean kokatu nintzen».
Egun, oraindik ere, zubi egoera horretan aurkitzen du bere burua pintoreak, baina belaunaldi gazteagoetara lotzen duen zubia da orain ikusten duena. Izan ere, gazteek bere lanarekiko interes handia ageri dutela azaldu du. «Nabari dut gazteen artean inoiz baino interes handiagoa dagoela gaur egun nire pinturarekiko, eta, artista batentzat, ez dago hori baino lorpen handiagorik», dio. Mugimendu artistiko jakin batean irmoki inoiz kokatu ez izanak izan du horretan eraginik, haren ustez, eta adierazi du horrek askatasun handiagoa eman diola bere lana garatzean.
Informatikak ematen dituen aukerak aprobetxatzeaz ere aritu da, eta hor ere egon daiteke, haren iritzira, gazteek bere obrarekiko duten interesaren jatorria. Hark ordenagailuekin lan egiten du, «gazteek egiten duten moduan», eta horrek ematen dio aukera pinturaren posibilitate berriak ezagutzeko eta esperimentatzeko: «Ordenagailu batek ematen dizkizun kolore berriak infinituak dira; biologikoki, inoiz ezingo ginateke kolore horietara iritsi. Geroz eta konplexuagoa da pintura gailuen eraginez, eta, hor, pinturaren aukera berrietara zabaltzeko bide bat egon daiteke».