Genero guztietako lanak utziko ditu aurten ere udaberriko literatur uztak. Eta genero bat baino gehiago landuko duten egileak. Eta egile berriak, beteranoen ondoan. Uztaro honetako ale zenbait aurkeztuak diztuzte aurreko asteetan, baina gehienak aurkezteko daude. Dagoeneko plazaratutakoen artean, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri (Elkar) eta Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino (Elkar) nobelak, eta Jose Azurmendiren Hizkuntza, Nazioa, Estatua (Elkar) eta Mari Luz Estebanen Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa) saiakerak daude. Aurkeztekoen artean, berriz, Alaine Agirre, Kepa Altonaga, Itxaro Borda, Jean Louis-Davant, Ana Malagon, Juanjo Olasagarre, Josu Penades, Juan Luis Zabala eta Patxi Zubizarretaren obrak daude, besteak beste.
Alaine Agirrek lan bat baino gehiago plazaratuko ditu, gainera: batetik, Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama nobela; eta, bestetik, Txoriak etortzen ez diren lekua poesia liburua. Elkarrekin argitaratuko du lehena, eta Ereinekin bigarrena. Amarekiko harremanak aztertzen ditu Agirrek nobelan. Ez amarekikoak bakarrik, baita familia osoarekikoak ere. Iaz Joseba Jaka beka jaso zuen idazleak liburu horren proiektua aurkeztuta. «Sentimendu eta kezka intimoenak gorpuzteko gaitasuna erakutsi du, nahiz eta askotan zuzenean jorratu ez, baizik eta sentimenduok gertakarien forman adierazita agertu», ebatzi zuen orduan bekako epaimahaiak.
Agirre baino urriago agertu izan den beste idazle batek ere, Juanjo Olasagarrek, bere hirugarren nobela aurkeztuko du asteon: Poz aldrebesa. Ia hamarkada bat eman du libururik argitaratu gabe, eta Susaren eskutik plazaratuko du orain. Argitaletxeak jakinarazi duenez, bikote bizimoduan hemeretzi urte egin dituzten bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du liburuan idazleak.
Eta hamarkada ez, hamarkada erdia egin du Josu Penadesek libururik argitaratu gabe. Eta duela hamarkada erdi kokatu du, hain zuzen ere, bere bosgarren nobela: 2012an. AEBetan unibertsitate ikasketak egiten ari den gizonezko gazte bat da Haren zati bat eleberriko protagonista. Krisialdi pertsonalean dago, eta, Bermeo jaioterrira oporraldi labur batean datorrenean, uste ez zuen egoera bat aurkituko du, krisialdi ekonomiko eta sozial betean dagoen Euskal Herrian. Denonartean argitaletxearekin plazaratuko du liburua Penadesek.
Pierre Mestrotek, berriz, laugarren eleberria argitaratuko du Maiatzekin: Bihotz ebatsiak. Polizia nobela da. Eleberri beltzak idatzi ohi dituen Iñaki Irazisabalek, berriz, gizarte gaiei heldu die Politika zikina nobelan. Elkarrek argitaratuko du. Baita Ernesto Pratek Baztango plan urbanistiko erraldoi baten bueltan eratu duen Telleria eta gero, zer? eta Maddi Zubeldiaren 6 urteko haur ameslariaren inguruko Deserria haurtzaro ere.
Zubeldiak lehen liburua du hori. Kattalin Minerrek ere halaxe izan du aurrerago aipatu Nola heldu naiz ni honaino. Beti Mugan taldeko baxu jotzaile eta Lisabo taldeko hitz askoren egile gisa ezaguna den Martxel Mariskalek ere, lehen poema liburua aurkeztuko du, Susa argitaletxearekin: Azken zakatzak. Asier Osinalde, berriz, Baina ez lukete han egon behar narrazio bildumarekin estreinatuko da. Ereinekin plazaratuko du.
Narrazio liburuen arlotik irten gabe, Juan Luis Zabalaren ipuin liburua aipatu behar. 1999tik landu gabea zuen genero hori, eta Susarekin argitaratuko duen Ospa lanean heldu dio berriro. Patxi Zubizarreta, berriz, Zukafukamusuka testu erotiko sortarekin dator, Txalapartaren eskutik, Judit Ruiz de Munainen testuak moldatuta eta Jokin Mitxelenaren ilustrazioak lagun. Azkenik, Ana Malagonek bere bigarren narrazio liburua aurkeztuko du Elkarrekin: Gelditu zaitezte gurekin. Aurreko liburuan mikroipuinak landu zituen, eta oraingoan istorio luzeagoak harilkatu ditu.
Poesia liburuen artean, Alaine Agirrerenaz eta Martxel Mariskalenaz gain, Pamielak argitaratuko dituen Beatriz Txibiteren Pekineko kea eta Jon Iñaki Lasaren Bidaiak 2016 daude.
Poesia liburu asko ez du ekarriko udaberri honek, baina are gutxiago dira antzezlanak: bakarra. Itxaro Bordaren Odolak su gabe diraki. Maiatzek argitaratuko du, eta Euskal Herriak bizi izan duen bortizkeria azaltzen du, bertako arduradunen arabera, eztabaida forman, «gogoeta mingarri asko plazaratuz».
Urritasunetik, oparotasunera. Haur eta gazte literatura sailean titulu berri ugari dago udaberri honetan ere, ohi bezala. Maribel Aiertzak, Pello Añorgak, Xabi Arnalek, Bertol Arrietak, Leire Bilbaok, Olga de Diosek, Ana Jakak, Felipe Juaristik, Xabier Mendigurenek ?Alaine Agirrerekin batera?, Aritz Mutiozabalek, Xabier Olasok, Paddy Rekaldek, Castillo Suarezek eta Izaskun Zubialdek, besteak beste, lan berriak dituzte.
Saiakeren loraldia
Azken urteetako joerari eutsiz, saiakera ugari aurkeztuko dira udaberri honetan ere. Dagoeneko aipatutako Joxe Azurmendiren eta Mari Luz Estebanenez gain, datozen asteetan aurkeztuko dituzte beste hainbat. Jean-Louis Davanten Frantzia eta Nazioa saiakera historikoa, esaterako, Frantziako jakobinismoaren garapena azaltzeko, agiriak lagun, eta herri hizkuntzen aurkako borrokan zentratuz. Kepa Altonagak Patagoniara Hazparnen barna. Lotilandiakoak herri birlandatuan aurkeztuko du Pamielarekin, eta etxe berarekin aurkeztuko du Juan Martin Elexpuruk Euskeraren aztarnak Sardinian? lana.
Joseba Gabilondok Txalapartarekin emango du Populismoaz. Euskal independentzia eta sintomen politika globala. Bertan, Euskal Herritik abiatuta ?EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosen jarrerak bereziki aztertuz eta psikoanalisiaren eskutik?, egoera globala aztertzeko eta proposamenak egiteko erronka hartu du bere gain egileak, argitaldariaren esanetan.
Azkenik, Agora filosofia elkarteak iaz antolatutako mahai-inguru sortatik sortutako bilduma argitaratuko du Ereinek: Filosofiaren defentsak. Iñigo Martinezek koordinatu du, eta bertan ageri dira, besteak beste, Pako Aristi, Joxe Arregi, Garbiñe Biurrun, Pedro Migel Etxenike, Mari Karmen Gallastegi, Daniel Innerarity, Teresa Maldonado eta Enrique Zuazuaren ekarpenak.
Nobel saridunak euskaraz
Nobedadeen zerrendan, itzulpenak ere asko dira. Svetlana Alekseievitx 2015eko Literatura Nobel saridunaren Gerrak ez du emakume aurpegirik itzuli du Elkarrentzat Iker Sanchok, esaterako. Meettokek beste Nobel saridun baten, J.M. Coetzeeren Jesusen eskola-egunak plazaratuko du. Eta Pasazaitek, Ana Isabel Moralesek itzulita, Erresuma Batuko Independent egunkariko 2014ko saria irabazi zuen Hassan Blasimen Kristo irakiarra.
Igela etxeak Elena Ferranteren tetralogiaren itzulpena bukatuko du, Ume galduaren historia-rekin. Fernando Reyk itzuli du. Ereinek Norman Manearen Huliganaren itzulera emango du, Koro Navarrok itzulita. Txalapartak Hans Keilsonen Minorreko komedia argitaratuko du. Eta Elkarrek eta Jakin aldizkariak elkarrekin abiarazitako Eskafandra bildumako bigarren alea plazaratuko dute: Virginie Despentesen King Kong teoria, Itziar Diez de Ultzurrunek itzulita. Susak, azkenik, Adrienne Richen, Alfonsina Storniren eta Dylan Thomasen olerkiak plazaratuko ditu, Munduko Poesia Kaieren bitartez.