Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Lau biluzte ariketa oholtzaratuko ditu Loraldiak

$
0
0

Izan, lau antzezlan independente dira, baina emanaldi bakarra osatzen dute guztiek. Orain urtebete egin zien Loraldia jaialdiak striptease gaiaren inguruko 15 minutu inguruko antzerki pieza labur bana sortzeko enkargua Jokin Oregi, Mireia Gabilondo, Garbi Losada eta Fernando Bernues antzerki zuzendariei, eta bere kasa aritu da lanean bakoitza geroztik. Guztiak gai beraren bueltan, guztiak iraupen paretsuan, baina bakoitza bere kasa. Emanaldi bakarra sortzea izan zen hasieratik ideia, ordea, eta, horregatik, elkarrekin eskainiko dituzte orain lau piezak. Emanaldi bakarrean. Ostiralean eta larunbatean estreinatuko dute Strip-tease emanaldia, Bilboko Arriaga antzokian. "Erronka polita izan da", azaldu du Oregik.

Bere titulua du pieza bakoitzak, eta erabat independentea izango da. Oregik, esaterako, striptease proba bat egitera joan diren lau aktore jarriko ditu oholtzan. Losadak aldarrikapenarekin uztartuko du biluztasuna, eta Lady Godivaren mitoa baliatuko du horretarako. Gabilondok Telmo Irureta aktore eta idazlearekin elkarlanean sortu du bere pieza, eta, hain zuzen ere, Irureta bera izango du protagonista. Garun paralisia du aktoreak, eta emanaldia nolabaiteko "striptease emozional bat" izango dela aurreratu du zuzendariak. Bernuesek aitona hil berri zaion mutil baten gogoetak eramango ditu oholtzara, hain zuzen ere, emakume biluzi baten argazkia topatu ziolako behin kaxoian aitonari.

Erakustetik sortzerako trantsizioa

Antzokiaren hormez harago eraman du gogoeta Bernuesek hedabideen aurrean egindako aurkezpenean. Pozik azaldu da Loraldiak eskainitako aukerarekin, hark ekoitzi baitu emanaldia, eta halako ekoizpenak gehiagotan egin behar liratekeela adierazi du. "Herrialde honetan batez ere exhibizioan dugu fedea, eta ez hainbeste sorkuntzan. Eta uste dut halako ekimenek batetik besterako bidean laguntzen dutela".

[youtube]https://youtu.be/XnQQM30VQBU[/youtube]


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik