Joxe Azurmendi pentsalariak Hizkuntza, nazioa, estatua saiakera liburu berria aurkeztu zuen atzo Martin Ugalde Kultur Parkean, Jakin-eko zuzendari Lorea Agirrek gidatuta. Historiarekin harilkaturik, xehe aztertu zituen hiru kontzeptuak eta haien arteko harremanak aretoa lepo bete zuten lagunen aurrean. Bere belaunaldiaren ildotik, nazioari nahiz estatugintzari begira, hizkuntzak erdigunean behar duela defendatu zuen.
↧