Jose Manuel Tifek, Eresbil musikaren euskal artxiboko kideak, eman du datua: euskal folklorean oinarrituta, piano eta biolontxelorako idatzitako musika piezak bi eskuetako hatzekin zenbatu daitezke. «Apenas dagoen ezer». Zerrenda ere egin daiteke: Tomas Mujika Gaztañagak 1909an idatzitako Euskal-Erria, Aita Donostiaren 8. preludioa, Jose Uruñuelaren Jorrai-dantza, Tomas Garbizuren bi euskal pieza... Hutsune hori betetzera dator orain Felix Lavillak (Iruñea, 1928-Madril, 2013) eta Josu Okiñenak (Donostia, 1971) lau eskutara prestatutako Canciones para violonchelo y piano (Biolontxelo eta pianorako kantuak) liburua (Union Musical Ediciones). Bertan, euskal folklorean oinarrituta Lavillak idatzitako sei pieza bildu dituzte —¡Ai Isabel, Isabel, Anderegaya, Loa Loa, Aldapeko Mariya, Ator Ator eta Vasca—, eta baita Espainiako folkloreko beste sei ere—Fandango, Nana, Anda Mozuca, Visanteta, Duerme niño chiquito eta Dices que no la quieres—.
«Biolontxelo eta pianorako errepertorioa aberastu nahi izan dugu». Okiñenaren hitzak dira. Orain dela urte batzuk Amerikan kontzertu bira bat egitekoa zela, Euskal Herriko errepertorioa eskatu zioten, eta orduan konturatu zen XIX. mendetik hona pieza gutxi horiek besterik ez zegoela jasota piano eta biolontxelorako. «Material falta itzela zegoen formazio horrentzat. Eta Felix Lavilla nire irakaslearengana jo nuen orduan».
Aita Donostiaren bideari jarraitutakoa zen Lavilla, konpositore eta folklorista, eta, gainera, Donostia bera ezagututakoa. Lavillak pieza ugari zituen idatziak ahots eta pianorako —asko Teresa Berganza mezzosopranoak, haren emazteak, kantatuak—, eta haietako batzuk piano eta biolontxelorako moldatzen hasi ziren Lavillaren Madrilgo etxean irakasle eta ikaslea. Okiñena: «Bere etxean batu eta pianoarekin lan egiten genuen, konpasez konpas, abestiz abesti. Ordu askotako lana izan zen, baina, era berean, oso esperientzia atsegin eta aberasgarria». Lavillak 36 kantu idatzi zituen piano eta ahotserako, eta liburura ekarri dituzten hamabien aukeraketa Lavillak berak egin zuen.
Partitura, liburu zahar eta paperen artean bilatzen, arakatzen, gustura ibiltzen da Okiñena, eta oraingoan euskal musika ondareari «dagokion balioa» eman nahi izan dio. «Edozein pianista edo biolontxelo jotzailek euskal errepertorio folklorikoa ezagutarazteko balioko du». Izan ere, «oso aberatsa, baina, aldi berean, oso ezezaguna» da errepertorio hori pianistaren iritziz. Felix Lavilla orain dela lau urte hil zen, eta ezin izan du argitalpena ikusi. Horregatik, «Felixi bihotzez egindako omenaldia» ere bada liburua.
Okiñenak ikerketaren alorrean egindako lanari lotu behar zaio azkeneko hau ere. Izan ere, 2012an, Integral de obra para voz y piano, Aita Donostiaren lanekin egindako lanaren emaitza —lau disko— kaleratu zuen Almudena Ortegarekin, eta, urtebete geroago, Aita Donostiaren piano abestien beste disko bat.
Javier Briongos Music Sales Classics etxearen ordezkariak —multinazional horrena da Union Musical Ediciones—, Okiñenaren lana goraipatzeaz gain, pianistaren balioa bera azpimarratu du: «Interprete handia ez ezik, herri honetako intelektual handienetakoa ere bada». Era berean, argitalpenak —eta horrek dakarren digitalizazioak—bestela galtzeko arriskuan egon litezkeen partiturak babestuko dituela uste du Briongosek: «Musika hori agiri grafikoetan gordeko da denboran, eta horrekin batera baita nondik gatozen gogorarazten diguten musika pieza horiek ere».
Laguntzaren beharra
Argitalpena 500 alekoa izan da, eta bai Briongosek eta bai Okiñenak nabarmendu dutenez, Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza «ezinbestekoa» izan da. «Era honetako lanak ezin dira egin laguntza publikorik gabe», argitaletxeko arduradunak azaldu duenez. Eresbilek musika artxiboen eta partituren bilketan eta artxibatzean eginiko lana ere nabarmendu du Okiñenak.